Updates from iraila, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:04 am on 2013/09/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizkar-zorro 

    iz. Zaku-antzeko poltsa, sorbaldetatik zintzilik bizkarrean eramateko goitik beherako bi uhal dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 1:43 pm on 2013/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    beinke 

    interj. Esan denaren egiatasuna edo harekiko adostasuna azpimarratzeko edo baiezko erantzuna indartzeko esaldia.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: interj.
    [adostasuna azpimarratzeko]: bai horixe!,  baizez, hori esan (Elhuyar Hiztegia eta Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es en efecto, así es; ¡ya lo creo!, ¡y tanto!
    fr celui-là même, celle-là même, cela même, justement
    en that’s it, it certainly is, that very (thing); precisely, exactly; yes, it is
    port nem fale!, com efeito, efetivamente

     
  • Maite 8:45 am on 2013/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    bihotz-beltz 

    izond. Krudela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [bihotz-gogorra] : anker, gogor, krudel, gupidagabe, bihotz-gogor  (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cruel, malvado, -a, sanguinario, -a
    fr cruel, -elle ; impitoyable, inhumain, -e
    en cruel, ruthless, inhuman, vicious
    port cruel, malvado,-a

    Entzun:

    -Ikusten, nola hire bihotz beltz horretan pinporta txuriren bat gelditzen den oraindik? [Gerezi Denbora, Inazio Mujika Iraola (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bihotz-beltz (DevianArt, CC)

     
  • Maite 8:37 am on 2013/09/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    mari-maistra 

    iz. Asko jakiteaz harro dabilen emakumea. 

    Sinonimoak: iz.
    [marimaistra] : mari-maisu, pertxena (5000 hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es marisabidilla, mujer presumida de sabia
    fr tout savoir
    en know-all

    Entzun:

    Kaixo lagun maiteok, hemen da Marimaistra!  (Sustatu)

     
  • Maite 8:00 am on 2013/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    lapin 

    iz. Ipar. Beh. h. untxi. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [untxi]: koneju, untxe (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es conejo (Oryctolagus cuniculus)
    fr lapin
    en rabbit
    port coelho

    Entzun:

    M. Mendiburu: Garai hartan etxeak iheslariz beteak ziren; kanpaina handia egin zuen Anai-Arteak. GAL gogorki ari zen, eta guhaurrek ere kristoren beldurra pasatzen genuen. Poliziak jendea harrapatzen zuen sarekada handietan. Jendea etxean genuen eta aldi berean GALen kontra agertzea edo zerbait antolatzea zaila zen. Anai-Artea ere inguratuta zegoen, gure kideak arrastatuak. Beldurra izugarria zen. Jendea lapinak bezala hilak izan ziren. [Anai-artea, Mikel Asurmendi (Argia, 2013-09-01 )]

    lapin (Wikimedia Commons)

     
  • Inaki Agirre 7:31 am on 2013/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    itsaslaster 

    iz. Itsaslaster bat ozeanoetako ur mugimendu jarraitua da, ezaugarritzat norabidea, abiadura eta emari jakin bat dituena. Itsaslasterrak itsasoko ur bero edo hotzeko “ibaiak” dira. Uretan eragina duten indarrek sortarazten dituzte, hala nola, Lurraren errotazioak, haizeak, tenperatura, gazitasun desberdintasunak eta itsasaldiek. (itsaslaster, Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Wikipedia):

    es corriente marina
    fr courant maritime
    en ocean current
    port corrente marinha

    Entzun:

    Baten batek azalduko du Antarktikako izotz barreratik askatutako zatiak direla, eta handiak izan daitezkeela, eta jitoan datozela haizeak baino gehiago itsaslasterrak bultzaturik. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itsaslaster (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 11:06 am on 2013/09/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrahartu 

    du ad. Berriz hartu. Pausarazi ondoan ene gorputz akitua, arrahartu nuen bidea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [berriz hartu]: berrartu, eskuratu, berreskuratu, berrerdietsi, errekuperatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es retormar
    fr reprendre
    en resume, restart; pick up, take up again
    port retomar

    Entzun:

    Ez nuke aipatu gabe utzi nahi EKEk antolatu zuen lehen ikastaldian-Kakotx izenaren pean ari-zan ziren- bigarrena zirkuitoaren asetzeko baitzen, lehen ikastaldian, nion, rokeroak bildu zituzten eta orroit naiz arrunt joko berria ikusi genuela, preseski ene ustez naturaitasun berria sortuz, eta herri antzerkiari hartua, ezenatoki haundiaren beharra agertzen zitzaien: gorputzaren lekua arraheldu zen. Musikak jokolari horiek arrahartu ditu, bainan nork daki… [Oraingo antzerkiaz [pdf], Antton Luku (Tolosa, 99-11-14)]

    arrahartu (irudia: Gaurko Hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel