Updates from iraila, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:50 am on 2013/09/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    ginbail 

    iz. 1. Kapela. 2. BOT. Unbela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [kapela]: kapelu Ipar., kapela Heg., txapel Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es 1 sombrero 2 (Bot.) umbela
    fr 1 chapeau 2 (Bot.) ombelle
    en 1 hat 2 (Bot.) umbel
    port 1 chapéu 2 (Bot.) umbela

    Entzun:

    Txamarra gorri, galtza urdin, eta buruan ginbail ilun hegaduna. [Putzu, Txillardegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ginbail (FlickrCC, Th3 ProphetMan)

     
  • Maite 11:23 am on 2013/09/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    kriskitin-suge 

    iz. Biperidoen familiako zenbait sugeren izen arrunta. Isatsaren muturrean kaskabiloaren antzeko soinua egiten duten adarkizko eraztun batzuk izaten dituzte. Odoleko zeluletan eragina duen eta arriskutsua gerta daitekeen pozoia dute. Amerikan bizi dira, Kanadako hegoaldea eta Argentina bitartean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:12 am on 2013/09/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    zilimindrin 

    Itxura gogaigarria duen emakumea.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    zilimindrin (BN-mix ap. A).

    “Mujer de aspecto repugnante” A. Nolako urheztadura eta harri baliosez estaliak emazte zilimindrin, handiosak! Etcheb Obrak 36.

    (Ref. a varones). Nik trabaila etxia, / eta hezua tira, / ordian da ordian azkatzen, / zilimindrin mons. de Pira. AstLas 20.

    Sinonimoak: iz.
    [itxura gogaikarria duen emakumea] : zilindrin, zilindra, zilindraja

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mujer de aspecto repugnante
    fr femme méchante mine
    en woman of repugnant appearance, nasty-looking woman
    port mulher de aparência desagradável

     
    • Urbinaga 3:01 am on 2013/09/17 Permalink

      Nolako jarrera (postureo) duen gizon edo emakumea. Zer da ?

  • Maite 8:01 am on 2013/09/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    txoribuztan 

    izond. (Ipar.) Iritziz edo ideiaz maiz aldatzen duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  izond.
    [iritziz maiz aldatzen duena]: pikabuztan (Labayru Ikastegia)
    [erraz aldatzen dena]: aldakor, mudakor Ipar., aldabera g.e., birakor zah., sanjakor Ipar. beh., kanbiakor Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. persona inconstante, veleta, voluble, versátil
    fr girouette, inconstant(e)
    en fickle person, weathercock
    port veleta, volúvel

    Entzun:

    Mutikoa txoribuztan samarra zen, gaur hau eta bihar beste hura esaten zuen horietakoa. 

    txoribuztan (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:44 am on 2013/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    ordoki 

    1. iz. Eremu laua, zelaia. Mesopotamiako zelai eta ordoki ederretan. 2. izond. Laua, berdina. Zola ez dute karrikek arras ordoki. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    iz. Ipar. [zabalaldia]: lautada, zabaldi, zabalgune, zelaidi, meseta Heg., ordeka Gip., zabaltoki Gip.

     izond. Ipar. [laua]: berdin, laño, lau, zelai, arraso g.e., plaun Ipar. beh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. llanura, planicie (2) izond.  llano, -a; plano, -a; liso, -a
    fr (1) iz. plaine (2) izond. plat, -e
    en (1) iz. plain (2) izond. flat, level
    port (1) iz. planície, planura (2) izond. plano(a), liso(a); llano(a)

    Entzun:

    Badago Bardea imajinatzean desertu bat baino ikusten ez duenik. Hainbat kilometro luzera diren ordokiak, edo hareaz betetako mendi lehorrak.  [Lakua izandako basamortua, Saioa Alkaiza (Berria, 2013-09-06)]

    ordoki (Wikimedia Commons)

    ordoki (FlickrCC, SamFa)

     
  • Maite 8:03 am on 2013/09/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    basitu 

    dio ad. Busti.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko euskal Hiztegian:

    1.Ensuciar” Lar. Cf. 1 basi. “(V), embadurnarse” A.

    2. (AN-larr; A Apend). Mojar(se), empapar(se); bañar(se). “Calarse” A Apend. “Basitu, pasarse por la humedad. Aurtengo eurite onek artoak eta gariak basitu ditu” Asp Leiz. Errege, eure eskuetan artu eikek neure odolaz bustiriko lur-zati bat eta beraz begia basitu-ezkero, osatuko iak. A Ezale 1897, 110b. Eman ere zidan gogoak basialdi bat artzea, aditu bainun basitu izena artatik zetorrela grekoan balaneion, barneko kezka aizatzen dulako. Basiturik ere len bezala gelditu nintzala aitortzen diot Zure errukiari. Or Aitork 237. Aruntzago derama / ondasunen mendira, / egarria, basituz, / kentzen dun iturrira. “Del gozo fiel las baña”. Or in Gazt MusIx 93.

    3. (V ap. A), bazitu (V-ger ap. A; A DBols), bazi (V-ple ap. A). “Untar, rebañar platos, etc.” A.

    4. (Sust.). “Basitu bat artu, tomar un baño” (G-to) Or Eus 334n.

    Sinonimoak: ad. (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta Labayru Ikastegia)
    [busti] : busti, uieldu, blaitu, urase, iboildu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [platera garbitu] : basia egin 

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru Ikastegia eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) mojar(se), empapar(se); embadurnar(se) (2) untar, rebañar, impregnar
    fr (1) se mouiller,  s’imbiber (de, de), être trempé., se barbouiller (2) tartiner, finir, vider, (con pan) saucer
    en (1) be drenched, be soaked (2) get covered with, cover oneself with
    port (1) molhar-se, embeber-se, empapar-se,  besuntar-se, lambuzar-se (2) untar, limpar

    Entzun:

    Harrosko hogeitabost urte inguruko gazte bat zen, argala, eta ilea atzeraka orraztuta eramaten zuen, kizkurtuta buru gainean, gominaz basitua lokietan eta atzean gandor moduko bat eginez, iparraldeko aza-kirtenek eta Trastevereko guapoek bezala. [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ogiz basitu zuen platera.

    basitu (FlickrCC, XavMP)

    basitu (FlickrCC, agu²!)

     
  • Maite 7:56 am on 2013/09/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    buhame 

    iz. 1. (Ipar.) Ijitoa. 2. (pl.) Zuberoako maskaradako pertsonaiak. Lau dira eta zurezko ezpata daramate.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ijitoa]: motxaile, ijito (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) gitano, -a (2) personaje de la mascarada suletina
    fr (1) bohémien, -enne (2) personnage de la mascarade souletine
    en Gypsy, Gipsy
    port cigano(a)

    Entzun:

    Etorkizuna iragar zezakeela, hirian izandako zirku batean lan egiten zuen buhame batek azaldu ziola sekretu handi hura. [Traizioak, Iban Zaldua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    X. mendean utzi behar izan zuten ijitoek lurraldea, Indiaren ipar-mendebaldean, islamdarrengandik ihes, eta eguzkiari segitu zioten, kurduen lurretan barrena, Europako erdi eta hego-ekialdeko herrietan egokitu arte. Garai hartan gorpuztu zen Egiptotik heldu zirelako ustea, horregatik ijito izena. XV. mende hasieran abiatu ziren Europako mendebaldeko lurretara eta buhame deitu zieten orduan, Bohemia aldetik heldu zirelako. Beste herri askotan bezala, ikusminez hartu zituen Euskal Herriko jendeak, bitxiak, zorrotzak eta lan batzuetan arras trebeak zirelako.  [Ijitoak eta buhameak, Joxean Elosegi (Euskaldunon egunkaria] (Ikasbil.net)

    buhame (DevianArt, CC)

    buhameak Barkoxeko maskaradan (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel