Updates from iraila, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:41 am on 2013/09/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    barrabil 

    iz. Gizonezkoaren eta oro har ugaztunen bi testikuluetako bakoitza. • barrabilzorro. Eskrotoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [koskabiloa] : koskoil Ipar., koskabilo beh., potro beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) testículo (2) criadilla (3) (batez ere pl.)(arrt.) huevos, cojones
    fr testicule
    en testicle
    port (1) testículo (2) colhões, peito

    Entzun:

    Zenbat eta barrabil txikiagoak eduki gizonezko batek, hau da, zenbat eta testosterona gutxiago ekoitzi, orduan eta txeratsuagoa izango da seme-alabekin.[Barrabilak, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-09-19)]

    barrabil (Wikimedia Commons)

    barrabil (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 3:27 pm on 2013/09/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    errinozero 

    iz. ZOOL. Errinozerotidoen familiako ugaztun perisodaktiloen izen arrunta. Tamaina handikoak dira eta beren ezaugarri nagusia adar bat edo bi dituen buru luzea izatea da. Gorputza sendoa da, eta hankak motzak dira eta hiru behatzez hornituta daude. Azala lodia, zimurra, eta ia ilerik gabea da. Guztiak herbiboroak dira. Bost espezie daude: Afrikan errinozero zuria (Ceratotherium simum) eta beltza (Diceros bicornis); eta Asian errinozero indiarra (Rhinoceros unicornis), Javakoa (R. sondaicus) eta Sumatrakoa (Dicerorhinus sumatrensis). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:05 pm on 2013/09/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    erabilera 

    iz. Erabiltzea; erabiltzeko modua. Hitz bakoitzaren adierak zehaztu eta erabilera finkatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [erabilmoldea] : enplegu, erabilbide, erabilpen, erabilmolde g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) uso, empleo, manejo; modo de empleo (2) Fin. curso
    fr usage, utilisation ; mode d’emploi
    en usage, use
    port uso, manejo, maneio

     
  • Maite 10:44 am on 2013/09/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    lehoinabar 

    iz. Panthera (panthera) pardus Sin. pantera (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    lehoinabar (Lar, Añ, Dv, H, A), leoenabar, leoin-ñabar.

    Leopardo. v. lehoiarre, leopardo. Katamotza ta leoin-ñabarrak bezala. Egiat 225. Ikhusi nuen abreak lehoinabar bat iduri zuen. TB Apoc 13, 2 (Ur leoenabar, IBk, Bibl, IBe lehoinabar; He leoparta). Lehoinen etzan-lekhuetarik, lehoi-nabarren mendietarik. Dv Cant 4, 8 (Ol, Ker leoinabar). Xehakaturen ditu lehoinabarrak bezala. Dv Eccli 28, 27. v. tbn. AEmil AndreM 240.

    Sinonimoak: iz.
    [pantera]: pantera (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es leopardo, pantera (Panthera pardus)
    fr léopard, panthère
    en leopard, panther
    port leopardo, pantera

    Entzun:

    Ikerlarien idatzi diegu, eta grafikoak bidali dizkigute e-postaz. Hor dituzue, adibidez, Altxerriko lehoinabarra, hartza eta zaldi-burua. [Altxerriko lehoinabarra, bisontea, hartza… agian duela 39.000 urte marraztuak (Sustatu, 2013-09-19)]

    lehoinabar (Wikimedia Commons)

    lehoinabar (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:51 am on 2013/09/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    haitzurdin 

    iz. GEOL. Kaltzita edo dolomitazko kristal txikiz osatutako arroka metamorfikoa. Dentsitate eta erresistentzia handiak ditu. Eraikuntzan eta eskulturan erabiltzen da. Kolore desberdin asko izan ditzake eta identifikatzeko espeleologoa izaten da jatorria aipatzea: adib., Carrara-ko marmola (Italia). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘marmol’)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    aitzurdin, atxurdin (S sg. A; h- S ap. Lh).

    Sinonimoak: iz.
    [marmola] : harnabar, harrinabar, marmol, marbre Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mármol
    fr marbre
    en marble
    port mármore

    Entzun:

    Almandoz . (220 biztanle). Garai batean ustiapen garrantzitsua izan zen bertan, eta oraindik ere haitzurdin edo marmol harrobiak ustiatzen dituzte. Almandozko haitzurdinez apaindu zituzten esaterako Moskuko metroko hainbat tarte. Herrian aldaketak egiten ari dira orain, ikastola estreinatu berri dute, eta orain dorretxea berritzen ari dira. Almandoztik, NA-1210 errepidea hartuta, Belateko gainera joateko aukera dago. Bide osoa baso tartean egiten da. Gain hartan, Belateko Gaztelua izan zenaren arrastoak daude.  [Mendi artean sakabanaturik, Estitxu Zabala (Berria)]

    haitzurdin (Wikimedia Commons)

    haitzurdin (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 7:54 am on 2013/09/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    hastio 

    (Ipar.) 1. iz. Higuina, gorrotoa. 2. izond. Hastiagarria, higuingarria. • HASTIO IZAN. Hastiatu.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    hastio iz. Ipar. g.e.

    [higuina] : higuin, nazka, gohaindura Ipar., narda Ipar., enpagu Bizk., susuma Bizk., gogait g.e., higuindura g.e., higuintza g.e., naga g.e., hastiotasun zah., antoju Heg. beh., goihendura Ipar. g.e., nakaitz Ipar. g.e., nakaizdura Ipar. g.e.
    [gorrotoa] : ezin eraman, ezinikusi, gorroto, higuin, ikusiezin, aiherkunde Ipar., herra Ipar., herrakunde Ipar., gaitzerizko jas., aiher g.e., herragune g.e., higuindura g.e., higuintza g.e., hudigo g.e., inkurio g.e., otin g.e., hegigo zah., begigoa Ipar. g.e., keru Ipar. g.e., korromio Ipar. g.e., kurruka Bizk. g.e.
    hastio izond.
    [hastiagarria] : higuingarri, nazkagarri, hastiagarri Ipar., hastial Ipar., higuin Ipar., greugarri Zub., nardagarri Ipar. jas., nakaitz Ipar. g.e., nakaizgarri Ipar. g.e., gorrotagarri, hastiagarri, higuingarri, hastial Ipar., nazkante Heg. beh.

    hastio izan

    hastio izan ad. Ipar.

    [hastiatu] : hastiatu Ipar., aborritu Ipar. zah.

     

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. odio, aborrecimiento, repugnancia  (2) izond. fastidioso, -a; repugnante, detestable / hastio izan: odiar, aborrecer, detestar
    fr (1) iz. dégoût (2) izond. répugnant, e; détestable / hastio izan: dégoûter, détester
    en (1) iz. hate, loathing, hatred  (2) izond. disgusting, repugnant / hastio izan: hate, abhor, detest
    port (1) iz. ódio, aborrecimento (2) izond. repugnante, repulsivo(a)/ hastio izan: odiar, detestar, aborrecer

    Entzun:

    Ordiziako gazta lehiaketako epailea izan nahi dut. Kategoria apalagoetan hastea ez nuke hastio.  [Asko falta zait, Angel Erro  (Berria, 2013-09-13)]

    hastio (Gaurko Hitza, CC)

     
  • Maite 7:53 am on 2013/09/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    aluita 

    izond. OEHn, argitasun handirik eman gabe, aluita, alu(b)ita hitzak agertzen dira ‘voz despreciativa’ dela esanez; badirudi alu hitzetik eratorritako aldaera bat baizik ez dela. Esanahiaren aldetik aurrekoaren parekoa da, arinxeagoa agian. (Goizuetako hizkera adierazkorra: biraoak, pdf)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    aluita (AN-gip ap. Garbiz Lezo).

    (Eufem. de alu). “Voz despreciativa” Garbiz Lezo 160. v. alix, 1 alu (2).

    Sinonimoak: izond.
    [mespetruzko epitetoa]: alu, malmutz, txerri, urde; kabroi

    Aldaerak: izond.
    [mespetruzko epitetoa ]: alubita (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es calificativo despectivo cuyo significado varía según el contexto
    fr adjectif péjoratif (le sens varie selon le contexte)
    en derogatory adjective whose meaning varies according to context
    port adjetivo pejorativo cujo significado varia de acordo com o contexto

    Entzun:

    Ziri ederra sartu didak, alubita horrek! ¡menuda tomadura de pelo, cabrito!  (Elhuyar Hiztegia)

    Euli alubita honek ez nau pake(t)an uzten! (Goizuetako hizkera adierazkorra: biraoak)

    Halere, halere, nola hitzegin ordea! Alubita uxea! (Perurena, 1993:154)

    Ez hunan holako putz haundirik esan lehengoan telefonotik! Alubita, alena, hi! (Perurena, 1993:259)

    aluita (Gaurko Hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel