kriskitin-suge

iz. Biperidoen familiako zenbait sugeren izen arrunta. Isatsaren muturrean kaskabiloaren antzeko soinua egiten duten adarkizko eraztun batzuk izaten dituzte. Odoleko zeluletan eragina duen eta arriskutsua gerta daitekeen pozoia dute. Amerikan bizi dira, Kanadako hegoaldea eta Argentina bitartean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)