Updates from urtarrila, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:51 am on 2014/01/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    sorgorraldi 

    iz. Izaki bizidunek izaten duten erritmo metabolikoaren jaitsiera inguruneko baldintzen gogortasunak beren biziraupena arriskuan jartzen duenean. (Euskalterm)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sorgorraldi, sogorraldi.

    Momento de inconsciencia, de distracción. v. sorraldi. Ortarako […] gizonak eragaitz aundi bat dauka; ernai egon bearrean xorraldi edo sogorraldiak baititu. Or QA 135. Sogorraldi asko dirala iduritu utsezkoak. Ib. 135.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dormancia
    fr dormance
    en dormancy
    port dormência

    Entzun: 

    Sugek odol hotzeko animaliak dira eta, beraz, neguak hotzak diren eremuetan ezin dute jarduera osorik egin; kasu horietan sorgorraldia egiten dute. Sorgorraldia ez da hibernazioa bezala, non ugaztunak lotan dauden; sorgorraldian sugeak esna daude, baina ez-aktibo. Sugeen sorgorraldia zuloetan, harrien azpian edo eroritako zuhaitzen barruan egin daiteke, edo taldeka bil daitezke, hibernakula bat egiteko, urtero errepikatzen duten lekuetan.  (Sorgorraldia > suge> Wikipedia)

    sorgorraldi (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:36 am on 2014/01/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    pailleta 

    iz. Metalezko edo beste material distiratsuko pieza biribila, soineko edo hainbat janzkitan apaingarri gisa erabiltzen dena. 

    Sinonimoak: iz.
    [lentejuela] : ezkata (distiratsu); lentejuela (Heg.); pailleta (Ipar.)  (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ipar.) lentejuela
    fr paillette
    en sequin
    port lentejoula

    Entzun: 

    Itsutu egin nau hainbesteko distirak. Patrycia Centeno moda eta ideologiaren arteko ikertzailearen hitzak agertu zaizkit dirdaien artean: «Ez dago janzkera berririk iraultzarik gabe, baina ez dago janzkera bat estreinatzen ez duen iraultzarik. Eta zenbat eta handiagoa izan iraultza, orduan eta handiagoa janzkeraren aldaketa». Pailletak eta gorbatak: ez da zantzu onik 2014rako. [Pailletak, Idurre Eskisabel (Berria, 2014-01-02)]

    pailleta (Wikimedia Commons)

    pailleta (FlickrCC, [cipher])

     
  • Maite 11:44 am on 2014/01/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    urteberri 

    iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) Urtearen lehen eguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz.
    [urtearen lehen eguna] : Urtats Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (eskuarki egun izena ondoan duela) (maiusk.) día de Año Nuevo
    fr iz. (eskuarki egun izena ondoan duela) (maiusk.) le jour de l’An
    en iz. (eskuarki egun izena ondoan duela) (maiusk.) New Year’s Day
    port ano novo

    Entzun:

    Kalean bueltaka ibili nintzen, eta nora ezean Konstituzio plazara iritsitakoan, kukurutxo-txanoak jantzita tutuak joka oraindik ere Urteberri eguna ospatzen zebilen talde handi batekin topo egin, eta ez dakit nola, gin-tonik batzuk edateko nahastu nindutelarik, luzaroan ibili nintzen kalean, eta etxeratzerako hamarrak izango ziren jada. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Urte Berri On! (Gaurko Hitza CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel