Updates from otsaila, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:48 am on 2015/02/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    hantura 

    iz. 1. Handitzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Hantustea, harrokeria. 3. MED. Agresio kimiko, traumatiko edo faktore infekziosoek sortutako eraginaren aurka organismoak agertzen duen erreakzio konplexua; sintoma nagusiak gorritasuna, tumorea, beroa, mina eta funtzio-trastornoak izaten dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [handidura]: handitsu, handitu, hanpadura Ipar., trunpilo Ipar., puzgo Bizk., handidura g.e., hankura Zub. g.e.
    [hantustea]: hankura, hanpadura Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) hinchazón, inflamación (2) soberbia, vanidad (3) (Med.) inflamación
    fr (1) enflure, gonflement (2) orgueil, vanité (3) (Med.) inflammation
    en (1) swelling, inflammation (2) pride
    port (1) inchaço, inchação, inflamação (2) soberba, vaidade (3) (Med.) inflamação

    Entzun:

    Joko arau trukatuek beste gauza bat salatzen dute. Gaurko zinemagintzaren nolakoa. Thurmani hantura jaitsiko zaio, eta filmetan ikusiko dugu, aktoreen adierazkortasunak muntarik ez duten superprodukzioren batean. [Uma, Angel Erro (Jira, 2015-02-11)] (Berria.eus)

    hantura (Wikimedia Commons, James Heilman, MD)

     
  • Inaki Agirre 7:50 am on 2015/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuhain 

    iz. 1. Abereak elikatzeko landarebazka. 2. (Z) Zuhaitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [zuhaitza]: Zub. arbola, zuhaitz, zuhamu Ipar., zuhaintze Ipar. g.e., habe Bizk. g.e., ezkur Bizk. zah., haritz Bizk. zah.
    [ganadu-bazka]: Ipar.bazka, berde, larre, alhagia Ipar., alhapide Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    Orotariko Euskal Hiztegian

    zuhain (L, BN, S; Lecl (S), Arch VocGr, VocBN, VocCB 353, Lcq 151 (S), Dv (S), H (S); zühañ Gèze). Ref.: A; Lh; Lrq /süháñ/; EAEL 73.

    1. Árbol. “Zuhainak badu bere zuhatza, jentek hun edo gaizto bere siratsa (S)” A.  In Çugaineta (1000). Arzam 469.  Zuhain orok adar eihar. Saug 56. Zühañ bizia dadükanetik emanen düt jatera. Mst II 9, 7. Zühaiñak erroetarik dütiela botatzen. Egiat 195. Mündüko zühain orotan osto […] eta ühaitz bazterretan hariña bihi den bezanbat milla million urtheren bürin. UskLiB 99. Zuhain baten kupulan jarririk. Arch Fab 75. Oihan bat urre sagarrak ekartzen dituzten zuhañ flokatsu hetaz egina. Dv RIEV 1931, 556. Ikhusten dira zühañ batetan eta denbora berian lilia, frütü berdia eta huntia. Ip Dial 40. Errazie zühaña hun dela haren frütia hun ezagïtzen düzienian. Ip Mt 12, 33 (Lç arbore, He, TB, Dv, Ur, Or, Ker arbola, SalabBN, Hual, Samper arbole, HeH, IBk, IBe zuhaitz, Ur (V), Ol zugatz, Leon ondo). Erresiñula igaiñ zühaiñ batetara. ChantP 378. Soldaduek estekatu zuten zuhain bati. Jnn SBi 133. Xinako lur eta zuhain eta belar eta ihizi mota guzien begiratzera. HU Aurp 96. Oihanian zühaiñak hasi karrazkatzen. Xikito 7. Ez da mendirik, / ez da zuhainik aldean. Or Poem 513. Judako zuhain gazte hori. Mde Po 93. Gaur Eskual Herrian zuhaña da landatzen. Egunaria 21-5-1975 (ap. DRA).

    2. (L, BN, S; SP, Deen I 263 <suhañia>, Lar, VocBN, Dv, H (L)), zuhai (BN-lab), zumai (B). Ref.: A (zuhain, zuhai, zumai); Lh. Forraje. “Fourrage” VocBN. “La partie supérieure des tiges de maïs ou des feuilles desséchées, et qu’on donne à manger aux bêtes bovines. […] Regain” H. “Forraje, heno, retoño, paja. Zuhai guziak erre dira hortziaren ondotik, todo el forraje se ha quemado a luego de la tempestad” A. “Neguan denbora gaistoz abereak eztitazkenean kanporat athera, heen bazkatzeko barnean behar da zuhain ausarki (BN-baig)” Ib. v. zugai.

    Ene egunak ioan dira eta zuhaina bezala zimaildu naiz (Ps 101, 12). “Sicut fÅ“num”. Harb 341 (Dv, Ol, Or, BiblE bel(h)ar, Ker bedar). Ene bihotza ondikoaren beroak zehaturik xizkaildu da zuhaina bezala. “Une voiture à foin”. Ib. 339. Orga bat zuhaiñekiñ. Gy 131. Illhuntzean ohi gisa manyatera, arrastelak, / belhar berde eta zuhaiñez nasai dire betheak. Ib. 89. Eztitasuna eta balakuak behar dituzte [idiek], zuhain poxi zenbait eta artho buruak. Dv Lab 240.

    3. “Zuhain (L, BN), zühañ (S), plante, en général” Lh.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) forraje (2) iz. (batez ere Z) árbol
    fr iz. (Ipar.) fourrage (2) arbre
    en (1) iz. fodder, forage (2) tree
    port (1) forragem (2) árvore

    Etimologia

    < zu- < zur ‘egurra’
    zur (c. exc. R), zũr (R), zul (B) n. ‘wood’. CF zu-. 1562.
    CF by W11. OUO. Though the Z form is zur, by P69, the Z CF is zü- (M. 1961a: 53).
    See zumar, zirtoin.
    zuhain (L LN), zuhai (L LN), zugai (HN S) n. ‘fodder’, zumai (HN) ‘hay’, züháñ (Z)
    ‘tree’. **** {[FHV 53, 337]}
    züháintze (Z) n. ‘tree’. **** (Trask)

    Entzun:

    Gari eta zuhain uztak hirirako konfiskatu zituzten eta botere moskutarrak ekialde urrunean zeukan azkeneko gotorleku hura prest gelditu zen tatariarren aurka denboraldi batez borrokatzeko.  [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002), Orr.: 416 (EPG)]

    zuhain (FlickrCC, Lucy Nieto)

     
  • Maite 11:11 pm on 2015/02/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    inoratu 

    da ad. Inora joan. Esan zioten ez zedila handik inora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 inoratu, ignoratu (Chaho), iñoratu (Chaho). Ignorar. Ezen haur bere nahiz ignoratzen duté, nola zeruek lehenagodanik bere izatea ukhan dutén. Lç 2 Petr 3, 5. Inoratzen <-nn-> dieno absoluzioniaren errezebitzeko indigno da. In CatLan 4. Jesusek ez du inoratzen zer zaien konbeni haren esposei. Mih 47. Ene haurra, onets zazu gordea, iñoratua, ahantzia izatea. Ib. 128. Ore krimo handia / nahi ükhia ignoratü? Xarlem 1356. En DFrec hay 3 ejs. de ignoratu.

    2 inoratu, inora. (En contextos negativos). No ir a ninguna parte. “Erritik iñoratu gabe, sin salir del pueblo (G, AN)” A EY III 334. Esan zion etzedilla andik iñoratu, aren neskatxakin batean garagar-buruak bildu zitzala (Rut 2, 8). “Nec recedas ab hoc loco”. Lard 160 (Ol iñoratu; Dv ez bezedi nihora goan, Ker ez joan beste iñora). Bitartean israeltarrak iñora gabe geldi egon ziran. Ib. 89. (En contextos condicionales). Ir, llegar a alguna parte. Inora nahi badugu, horrelako buru argiak eta zentzudunak behar ditugu gure artean. MIH 392. Abiatu egin behar dugula handik edo hemendik, inorako baldin bagara, lehenbizi edo lehenbizikoaren hurrengo zer datorren erabaki arte egonean egon gabe. Ib. 284.


    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ignorar (2) no ir a ninguna parte (OEH); irse o marcharse a cualquier lugar (Elhuyar)
    fr(1) ignorer (2) aller quelque part
    en (1) ignore, disregard (2) go nowhere; go somewhere
    port (1) ignorar (2) ir a algum lugar

    Entzun:

    Esan zioten ez zedila handik inora [le dijeron que no se fuera de allí (a ningún sitio)] Elhuyar hiztegia (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    inoratu (Irudia: jeffbullas.com)

     
  • Maite 7:50 am on 2015/02/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    arbindu 

    da/du ad. (B) 1. Estutu, larritu, urduritu. 2. Haserretu, hiratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    arbindu (V-ple-arr-oroz; Lar Sup, Añ (V), H). Ref.: A; A Apend (arnasa). Apretar, apurar, agobiar. “Estrechar” Lar Sup ( RS 260). “Airarse” Añ. “Rétrécir” H. “1.º apurarse, inquietarse, […]; 2.º estragarse [..]; 3.º airarse” A. “Arnasa arbinduta dator (V-ple)” A Apend. Cf. msOch 318: “Arbindu, añade armindu, inquietarse el ánimo”. v. armindu. Larrak larritzen, gitxiak arbintzen. “Lo demasiado congoja, lo poco estrecha”. RS 260.

    Sinonimoak: ad. Bizk.

    [urduritu]: arazotu, arduratu, axolatu, espatu, estutu, kezka eman, kezkatu, larritu, urduritu, arrangura izan Ipar., gogoetatu Ipar., grinatu Ipar., kexatu Ipar., artegatu Bizk., erreustu Zub., malmetitu g.e., ekurugaiztu Zub. jas., antsiatu Ipar. g.e., axolduritu Ipar. zah., hagorandu Ipar. zah., estu Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Labayru Ikastegia eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. apurar(se), preocupar(se), afligir(se)
    fr s’inquiéter, s’inquiéter, être affligé(e)
    en worry; upset, bother
    port angustiar-se, afligir-se, preocupar-se

    Entzun:

    Agian azkarregi joan naiz, harridurak arbindu baitu bere aurpegiko lur erreantzean. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    arbindu (FlickrCC, Francesco)

     
  • Maite 10:00 am on 2015/02/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    patux 

    izond. Kaskarina, zentzu gutxikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘txoriburu’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    patux. “Mamarracho. Eliza patuxa, iglesia fea” A Apend.

    Sinonimoak: iz.
    [zentzu gutxikoa] : txingote, txoriburu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mamarracho
    fr (imbécil) pauvre type; (persona despreciable) rien-du-tout
    en jerk, idiot
    port fam ridículo m, -a; palhaço m, -a

    Entzun:

    MAITAZORO

    larrian edo gezurrean etortzen banaiz
    bera dut gerizpea
    burua neke mututu banaiz
    bera dut askatu nauen berba
    gozo zoro maitasoro
    ezpain erreok hezetu dituen iruntza

    zakurraren salara bidali izan dudan arren
    pazientziaz milikatu ditu
    ezagutzen ez nituen neure bazterñoak
    xuxurlaz eta txilioz egina da
    gozo zoro maitasoro
    lotzen gaituen estekaren zuntza

    atsegintasunik eman ez diodanean ere
    larrutan besterik egin ez diodanean ere
    ordainik gabe eskaini izan dit
    hil ala biziko jokoan
    gozo zoro maitasoro
    bere biluzi beroaren oturuntza

    jelostu plantak egin izan dizkit
    berba hezeak asmatuz esaldi zentzubeteak
    hanpatu egiten nau
    niretzat hiltzen eta pizten da guztiz
    gozo zoro maitasoro
    aldiari leialeko huntza

    oinarrizko legeak zehartuz
    zorrotzeneko arauak apurtuz
    ohikotasun jatorrak baztertuz
    gozo zoro maitasoro
    bihurtu izan du bide
    trabatzen ninduen iluntza

    jakinaren gainean ez banengo bezala
    eman izan didate beraren berri
    patux arlote motz axola zait bost
    hazi egiten nau gainez eragiten
    zenbatenaz lokatzago dut hanbatenaz aratzago
    bere kausaren gerlaria naiz bera da
    gozo zoro maitasoro
    eraiki nauen ororen funtsa

    maitemindua bi mila urte
    hiru mila urte eduki dut maitemindua
    arte guztiak ikasten sortuko nintzenerako
    limurtasun guztiak nire egarrira isurtzeko irritsean
    iraun du bost mila urte zain
    gozo zoro maitasoro
    haragian haragi odolean odol da
    gogait eragiteraino neure
    hizkuntza

    [Parisen bizi naiz, Koldo Izagirre (Susa Poesia, 2013)]

     
  • Maite 10:32 am on 2015/02/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    informatikari 

    iz. Informatikan aditua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 Adorez eta Word Reference hiztegiak):

    es informático, -a [persona], especialista en informática
    fr informaticien, -enne
    en computer scientist; computer technician
    port informático(a)

    Gehigarria:

    Informatikari euskaldunen bilkurak (Wikipedia)

    Informatikari Euskaldunen Bilkurak (IEB) bi urterik behin Udako Euskal Unibertsitateko Informatika sailak antolatzen dituen biltzarrak dira.

    Lehenengoa 1996. urtean antolatu zen, eta honela definitu zen bilkura hauen hasierako helburua:

    Ordenadoreak, Internet, datu-baseak, editoreak… mundu berria agertzen zaigu aurrean. Makinen garaia datorkigula dirudi; kultura berria kultura bakarra? ingelesa nagusi? aurrerapenak ala atzerapausoak… Kultura ingelesa nagusi dugu mundu honetan: merkatuan topatzen ditugun produktuak, adibidez editoreak edo Interneten topatzen ditugun eztabaida-taldeak…

    Beste hizkuntza batzuek ere badute beren tokia, esate baterako gaztelaniak. Baina, gure hizkuntzak etorkizunik ba al du informatika munduan? Arazo asko sortzen dira euskarazko produktu informatikoak ekoiztu nahi ditugunean: bezero gutxi, hizkuntzaren normalizazio-egoera… (jarraitu irakurtzen)

    Entzun:

    Iturri ofizialen arabera, garai batean, Rondontek aholkatuta, zerbitzu sekretuetan aritu zen informatikari batek AEDSrentzat lan egin zuen aurrerago. [Defentsa ministroaren eta haren aholkulari baten bulegoak miatu dituzte, erredakzioa (Berria, 2006-04-16)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    informatikari (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:27 pm on 2015/02/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    entelegatu 

    du ad. (zah.) Aditu, ulertu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Zub.

    [aditu]: aditu, atzeman, jabetu, konprenitu, ulertu, entenditu Heg., adrendua hartu Naf., kaptatu beh., erdietsi Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. (Z) comprender, entender
    fr comprendre
    en to understand; to get (inf)
    port compreender; entender

    Entzun:

    Entelegatu?

    Hil honetan hogeita bost urte beteko dira (edo mende laurden bat, honelako kontuak akaso mendetan neurtu beharko bailirateke) Fidela Bernat, eta harekin erronkarieraren azken hiztuna, hil zenetik. Urteurrena gogora ekartzeko (ospatzea ez da hitza), iraganera bidaia gaitezke eta haren ahotsa, garai hartako audio euskarrietan grabatua, malenkoniatsu entzun. [Entelegatu?, Angel Erro (Jira, 2015-02-06 )] (Berria.eus)

    Ane, Pietatea eta harekin zeuden bi morroiak ere Mikeli so geratu ziren, txorimalo haren begiradaren zergatia entelegatu ezinik.  [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    entelegatu (Wikimedia Commons & Gaurko hitza, CC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel