Updates from urria, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:55 pm on 2015/10/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    informatika 

    iz. INFORM. Informazioaren tratamendu automatikoaren zientzia.

    Informazio eta automatika hitzen elkarketatik datorren informatika hitza 1966an sortu zen. Baina informatikaren jaiotza-urtetzat Von Neumann-en ideietan oinarritutako lehen makina sortu zen urtea (1949) hartzen da. Zientzia honen funtsa datuak bildu, sarrera-unitateen bidez ordenadorera sartu, bertako unitate zentralean prozesatu ondoren informazio erabilgarria sortu eta irteera-unitateen bidez ateratzean datza. Prozesu honetan bi kontzeptu nagusi bereiz daitezke: hardwarea, hots, prozesamendu automatikoan erabiltzen diren tresnen multzoa, eta softwarea ordenadoreak funtzionatzeko eta problema konkretuak ebazteko behar diren programen multzoa.
    Informatika bost ataletan sailka daiteke: informatika analitikoa, informazioaren teoriaz eta problemen ebazpenerako dauden algoritmo eta prozedura matematikoen ebaluaketaz arduratzen dena; informatika logiko edo sistematikoa, sistema informatiko bat osatzen duten elementuen arteko erlazioak ezarri eta bakoitzaren funtzioak definitzea duena helburu; informatika fisiko edo teknologikoa, hardwareko osagaien, hots, zirkuitu elektronikoak, erdieroaleak, memoriak, prozesadoreak eta unitate periferikoak aztertzen dituena; informatika metodologikoa, softwarearen arloaz, edo programazio-metodologiaz, programazio-lengoaiez, konpiladore eta itzultzaileez eta sistema informatikoen ustiapenaz arduratzen dena; eta informatika aplikatua, sistema informatikoetan problema konkretuak ebazteko sortzen diren aplikazio praktiko guztiak barne hartzen dituen arloa. Azken urteotan zientzia honen arlo desberdinetan egin diren aurrerapenak direla eta, ordenadoreak gero eta txikiagoak, azkarragoak eta merkeagoak dira. Ondorioz gizartearen eremu guztietara hedatu dira: enpresetara, bankuetara, administraziora, profesionalen arlora, hezkuntzara, etab.etara. 
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian:

    Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia edo teknika multzoa da.

    Izena

    Informatika hitza Philippe Dreyfusek asmatu zuen 1962an, informazio eta automatiko hitzak bateratuta.

    Euskaraz, termino hau gaztelaniatik edota frantsesetik hartu dugu. Latinoamerikako hainbat herrialdetan eta mundu anglofonoan Computing edo Computación (“Zenbaketa”) hitzak erabiltzen dituzte. Mundu anglofonoan ordenagailuak sortu aurretik, Computer zenbaketa egiten duen pertsonari deitzen zioten.

    Historia

    Lehenengo ordenagailua 1946an jarri zen abian. Hala eta guztiz ere, informatika gizakiaren mendeetako amets bati dagokio, makina pentsalari bat sortzearen ametsari. Bide horretatik egin ziren lehenengo lanak XVII. mendekoak dira, Wilhelm Schickard, Blaise Pascal eta Gottfried von Leibniz-en garaikoak. Logika modernoa eta elektronika batzeak gaur egungo informatikaren sorrera ekarri zuen, eta horrek iraultza izugarria eragin du gure gizarteen ekonomian eta bizitzan. Informatikak oinarrian bi iturri ditu: automaten zientzia eta logika.

    (Jarraitu irakurtzen…)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es informática
    fr informatique
    en computer science; informatics; computing
    port informática

    Entzun:

    Haize bolada indartsuek jotzen zuten tarteka, alboko informatika-dendako oihala bortitz astinduz. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    informatika (FlickrCC, Alex Bertolini)

     
  • Maite 9:21 pm on 2015/10/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    emendatu 

    du ad. (Ipar.) Gehitu. Berrogeita hamar liberaz emendatu zioten urteko saria. Emenda ezazu ene baitan fedea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    emendatu (Argazkia: eriazo, blogspot.com)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [gehitu]: erantsi, gaineratu, gehiagotu, gehitu, berretu zah.
        [itzali]: Gip. g.e.itzali, amatatu Bizk., itxungi Bizk., itzungi Bizk., iraungi jas., atseden zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (Ipar.) aumentar, añadir (2) da/du ad. (B/G) apagar (3) da/du ad. (G) sosegar, calmar (4) da/du ad. (B) llenar; saciar, satisfacer
    fr (1) da/du ad. (Ipar.) croître, ajouter, augmenter (2) da/du ad. eteindre
    en da/du ad. to increase
    port (1) vtr & vi aumentar (2) apagar (3) sossegar

    Entzun:

    Lau urtean 319tik 479ra emendatu da doktore tesien kopurua EHUn[Uxune Martinez, Twitter

     
  • Maite 10:52 pm on 2015/10/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    betelan 

    iz. 1. Betegarri egiten den lana. 2. ERAIK. Lubetak egitearen lana eta ondorioa. • BETELANA EGIN. ERAIK. 1. Zulo bat lurrez bete. 2. Lurra metatu lubeta bat egiteko. Etxeak bota, betelana egin, eta gaur lur hauetan Papelera Oarso dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1. molde-lan.
    2. betegarri, osagarri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Eraik.) [obretan] trabajo de relleno; terraplenado (2) iz. (hed.) trabajo/labor de relleno
    fr travail de remplissage
    en (1) iz. (Eraik.) the job of filling sth (2) iz. (fig) padding; waffle
    port iz. trabalhos de enchimento

    Entzun:

    Herri askotako kultur teknikariak oso larri ibiltzen dira, daukaten aurrekontua amaitu ezinik, zer antolatu ez dakitela; kultura betelan astuna zaie. [Note book, Pako Aristi (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    betelan (Irudia: isidrearchs.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel