Updates from urria, 2015 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:35 am on 2015/10/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    bulegotika 

    Bulego-lanetan erabiltzen diren baliabide informatikoen eta prozeduren multzo integratua. Hauek dira aplikazio ezagunenak: testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu-baseen sistema, irudiak lantzeko eta aurkezpenak egiteko aplikazioak, eta posta elektronikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Wikipedian

    Bulegotika-suite bat bulegoko lanerako egokitutako programa informatikoen paketea da, bateratuta banatzen dira eta interfaz grafikoa erabiliz elkarren artean bateragarriak dira.

    Ez dago bulegotika-suite batek izan behar dituen aplikazioentzako araurik, baina gehienek testu prozesagailu bat eta kalkulu-orrientzako aplikazioa. Honetaz gain, aurkezpenak egiteko aplikazioa, datubaseak kudeatzeko aplikazioa, agenda, web nabigatzailea eta posta-bezeroa ere izan ditzakete.

    Gaur egun merkatuan nagusitzen dena Microsoft Office da. Honek formatu propioak erabiltzen ditu dokumentuak sortzeko. Hori dela-eta, formatu irekiak darabilten beste suite batzuek Microsoft Officen formatu hau inplementatu behar izaten dute, irakurri eta idazteko arazoak ez izateko. (Jarraitu irakurtzen…)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ofimática, burótica
    fr bureautique
    en office automation, burotics, bureautique
    port informática destinada a escritórios

    Entzun:

    Google Docs aplikazioak aukera ona eskaintzen du Internetetik ‘on line’ bulegotika aplikazio gisa eta dokumentuak kudeatzeko. [Google Docs aplikazioa: bulegotika hodeian, Jabi Asurmendi Sainz  (2010-01-27)] (Berria)

    bulegotika (OpenOffice.org Writer 3.0.0 on Ubuntu 8.10, Wikimedia Commons)

     
  • Maite 2:14 pm on 2015/10/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    txainku 

    iz. eta izond. Batez ere Zub. ‘maingua, herrena’ (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txainku (BN, S; Gèze), xainku (-kh- L, BN, S; SP, Arch VocGr 206, Dv (S), H (-kh-)), xanku (L, BN, S; -kh- Lecl), txanku, tzainku (S). Ref.: A (txainku, xanku, tzainkü); Lh (xainkhu, xank(h)u); Lrq.

    Etim. Relacionado con maingu, etc. La inicial tx- ez el resultado de una palatalización expresiva; v. FHV 187s.

    1. Cojo. “Txañkü, boiteux” Gèze. “Cojo. Txainküa zankotik, gezurtia mihitik (S), al cojo por la pierna, al mentiroso por la lengua” A. v. maingu, txangi, 1 txanket. Ezta hon hirietan horik hazteritsü, txankü, zahar edo mankhatürik ta nausi gaberik. Egiat 267. Jüjatü beitütüzü zük bersetak hobe, / xainkü zirenak, arrimürik gabe, / hen egilik beitziren zure adiskide. ‘Des couplets boiteux’. Etch 460. Gezürtia xainkhia beno lehen atzamaiten da. Arch ms. (ap. DRA). Ütsiek ikhusten die, txañkiak xüxen dabiltza. Ip Mt 11, 5 (v. tbn. Mt 15, 30). Xainkhüz edo zerbait mainkhüdüraz soldadoguatik solthü dienen thalla bat. ArmUs 1892, 141. Eta [xuberotar] hunek: “Ez! Xankü (maingu) nündüzün”. Larre ArtzainE 204. v. tbn. EvS Io 5, 3.

    (Como sobrenombre).  Harat so, hunat so… bertanxko ikhusten dü Pette txañkhü, miñebesian mahats biltzen. GH 1934, 391 (v. tbn. más ejs. en la misma pág.).

    “Kadera txainkü düzü (S)” Gte Erd 303 (junto a kilika da silla, aulkiaren ankak kilikolo daude, etc., de otras zonas).

    2. Cojera. Han, eztate okherrik, makürrik, ezetare txankürik. Egiat 185. Alhabak kaska bat hartü, hartarik xankhü batü! GAlm 1937, 55 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz./izond. Zub.

        [herrena]: hanka-motz, herren, maingu, txanket, koxu Bizk., kojo Gip., zango-motz Ipar./Naf., urgun Naf.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cojo,-a
    fr boiteux, -euse
    en lame person
    port coxo m, -a

    Entzun:.

    Txainküa zankotik, gezurtia mihitik (S)” [al cojo por la pierna, al mentiroso por la lengua]. Orotariko Euskal Hiztegia 

    txainku (Wikimedia Commons, The Lame Child. Illustration by Kate Greenaway for Robert Browning’s “The Pied Piper of Hamelin”)

     
  • Maite 11:32 pm on 2015/10/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    nezeser 

    iz. Norberaren garbitasunerako erabiltzen diren gauzak eramateko poltsa. 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es neceser
    fr nécessaire m (de toilette)
    en (UK) toilet bag, vanity case, (US) toilet kit, vanity kit; (small suitcase) overnight bag
    port frasqueira

    Entzun:

    Larruzko nezeser apal baina gustu oneko bat zabaldu zuen. [Eguzki beltzaren sekretua, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    nezeser (Irudia: http://www.kkb2-kuban.ru)

     
  • Maite 10:24 am on 2015/10/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    finolatu 

    du ad. (Ipar.) Gehiegizko dotoreziaz edo harro azaldu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    fiñolatu (Dv > A (-ino-)).  “Faire l’élégant, le dandy” Dv.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Orotariko Euskal Hiztegia eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (Ipar.) mostrarse excesivamente elegante/presumido/orgulloso
    fr faire l’élégant, le dandy
    en be excessively elegant/smug/proud
    port ser excessivamente elegante/presunçoso/orgulhoso

    Entzun:

    Imajinatzen duzue zenbat finolatu daitekeen modelo horrekin? Bada, izorratu, ezingo duzuelako —oraingoz— bat lortu. [‘GH’ hiltzailea, Leire Palacios (Ekografiak, 2015-10-07 )] (Berria.eus)

    finolatu (Irudia: .blogdehumor.com)

     
  • Maite 7:55 am on 2015/10/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    txaratila 

    iz. Iruteko ardatza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txaratila] : txirrika, ardatz, tortzel, txabila (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta Labayru Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) huso, carrete grande en que se recoge la lana o el hilo.  (2) péndulo de madera al que hacen girar las hilanderas para retorcer el hilo.

    Entzun:

    Hari luzeak ateratzen ditu, eta ondoren hari berriak eransten dizkie txaratilari eraginez. Horrela behin eta berriro, hariari nahi bezalako lodiera eman arte. Normalean 3 m inguruko luzerako soka egiten du. [Albarkagintza, Juan Elgarresta (Euskonews & media, 2003)]

    txaratila (Euskonews & Media)

     
  • Maite 7:55 am on 2015/10/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    gezurmendi 

    iz. Berriketa-lekua. (Elhuyar Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gezurmendi, guzurmendi. Mentidero. Eta kalera joan zan arratsaldean, erriko guzurmendietan ea ezer albista barririk entzuten ebanentz. Erkiag BatB 99.

    Sinonimoak: iz.
    [gezurmendi] : berriketa-leku, solas-leku (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mentidero
    fr potinière
    en gossip mill, gossip shop (informal)
    port mentideiro

    Entzun:

    Kontua da, gainontzeko sari batzuk aurreikusteko modukoak iruditu zaizkigula, batez ere Truman filmaren ia pisu guztiari eutsi dioten protagonistek ex aequo jaso duten Zilarrezko Maskorra –Ricardo Darin eta Javier Camara–. Baita El rey de La Habanako Yordanka Ariosarena ere, gainantzezpena gorabehera, festibaleko gezurmendietan saria jaso zezaketen aktoreen kinieletan agertzen baitzen.  [Islandiako lezioa, Gorka Bereziartua (Boligrafo gorria, 2015-09-27)] (Argia.eus)

    gezurmendi (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 9:00 am on 2015/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    gaubeila 

    iz. Beila. Gaubeila hilaren alde otoitz egiteko da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [hildako bat beilatzen ematen den denbora]: beila, gaubela  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es vela mortuoria
    fr veillée mortuaire
    en vigil [watching over a sick person]
    port vela mortuária

    Entzun:

    Maitasuna

    gaubeila (Libreta horiko poemak, Pako Aristi)

    Maitasuna
    urteak iraun ditzakeen
    treneko bidaia bat
    da.
    Txartelak ez du markatzen
    jaitsi beharreko geltokia.
    Urteak iraun ditzake
    trenetik salto egin edo ez
    iragandako bidaia honek.
    Egun batean
    maitasunak
    geltoki abandonatuetako
    bakardadearen itxura
    hartzen duen arte.
    Heriotza da. Goibelaldia.
    Denboraren gaubeila.
    Berriro abiatzeko agindua
    emango digun loraldia.

    [Libreta horiko poemak, Pako Aristi (Susa poesia, 2003)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel