Updates from urtarrila, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:36 pm on 2016/01/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    horditasun 

    iz. Horditzea; horditurik dagoenaren egoera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    horditasun (c. sg. A; SP, Dv (+ o-, que cita a Bilintx), H (+ o-)). “État d’ivresse” Dv. “Ivresse. Sagarnoaz denean horditasuna berantago iragaiten da mahats arnoz denean baino” H. “Estado de embriaguez” A. Kristoren odola, orditasun santu batekin orditu nazazu. Echve OngiB 67. Amoriyozko orditasun arrek ematen dit toteltasun ura zurekin izketan astian. Bil 161.

    Sinonimoak:  iz.

        [mozkortasuna]: hordialdi, hordikeria, mozkor, mozkorkeria, mozkorraldi, mozkortasun, mokoilo Gip., aitzur beh., zakur beh., katu Bizk. beh.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es embriaguez; estado de embriaguez
    fr ivresse
    en drunkenness, intoxication ny
    port embriaguez, ebriedade

     

    Hitz debekatuak

    Hitz debekatuak
    asfalto bustian
    desegiten dira
    eta laino bihurtzen
    edo fosforo hautsa.
    Bizkarra miazkatzen dizut
    nire galdera guztiak ezabatuz
    eta berriak eginez,
    jakinda
    erantzunak
    poeta zaharren hitzetan baino
    ez ditudala aurkituko,
    inoiz ez zure ezpainetan.
    Atzoko mina berpizteko beldurrak
    amildegiraino eramaten gaitu
    horditurik,
    gure nahi guztiak
    puzten dituen
    horditasuna
    Berriz musukatuko ez ditugun ezpainek
    gure gogoan hartzen dute bizileku
    hilero alokairua ordaintzen.

    [Mugarri estaliak, Castillo Suarez (Susa poesia, 2000)]

     
  • Maite 12:59 pm on 2016/01/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    sakabanaketa 

    iz. Sakabanatzeko ekintza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [dispertsioa]: dispertsio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es dispersión, diseminación
    fr dispersion, dissémination
    en dispersal, dispersion
    port dispersão

    Entzun:

    Joseba Azkarraga eta Teresa Toda Sareko bozeramaileek agerraldia egin dute Areatzako karpan. Todak esan du manifestazio “oso jendetsua” espero dutela Bilbon. “Etorri ez direnek ere espero dugu hurrengo hilabeteetan presoen eskubideen alde egiteko bat egingo dutela”, esan du, eta gaineratu “alderdi berriekin” ere bilduko direla sakabanaketaren “harri handia mahai gainean jartzeko”, Bilbo eta Baiona, jendetza jasotzeko prest (Berria.eus)

    sakabanaketa (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 1:18 pm on 2016/01/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    penatu 

    da/du ad. 1. Zigortu. 2. Oinazetu, nekea eman. Eta penatu zara ni penetarik ateratzeagatik. 3. Nahigabetu, atsekabetu. Penaturik egon.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [zigortu]: g.e.zigortu, gaztigatu Ipar., larderiatu Ipar., kastigatu Heg., atarratu g.e., nekaldu g.e., punitu Ipar. g.e.
        [oinazetu]: g.e.mankatu, min hartu, mindu, oinazetu, min egin Ipar., oinaztatu Ipar., nekepetu g.e., hiratu zah., doloratu Ipar. zah., tormentatu Ipar. zah.
        [nahigabetu]: beh.atsekabetu, desolatu, nahigabetu, dolutu Ipar., lazeriatu Ipar., nahigabeztatu Ipar., ondikatu Ipar., bihozmindu g.e., tamaldu g.e., atsekabe egin zah., desplazer egin zah., aflijitu Ipar. zah., atsekabeztatu Ipar. zah., damuztatu Ipar. zah., doloratu Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 da/du ad. castigar(se), culpar(se) 2 da/du ad. atormentar(se), martirizar(se) 3 da/du ad. disgustar(se); desconsolar(se), apenar(se), afligir(se)
    fr 1 da/du ad. (se) tourmenter, (s’)inquiéter 2 da/du ad. (s’)affliger, (se) fâcher
    en da/du ad. to sadden, to grieve
    port 1 da/du ad. castigar-se, culpar-se 2 da/du ad. atormentar-se 3 da/du ad. desgostar-se

    Entzun:

    Penatzen ikasi beharko du Aitzol Atutxak. EITB1

    Penatuta joan zen Matias afaltzera, anaia penatu zitzaiolako. [Van’t Hoffen ilea, Unai Elorriaga (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    penatu (Irudia: eitb.eus)

     
  • Maite 5:30 pm on 2016/01/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    galbana 

    iz. Nagitasuna, gaitzesgarritzat hartua; alferkeria.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘nagikeria’)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    galbana (V-arr-gip; Lar, Añ). Ref.: Totor Arr; Elexp Berg. “Galbana, pereza, es voz bascongada” Lar. “Au de galbánea” Totor Arr. “Atzo farrandan ibilli eta gaur galbana demasa” Elexp Berg. Laister joaten zitzaion / dantzako galbana. Insausti 314.

    Sinonimoak: iz.
    [galbana] : e. nagikeria, nagitasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia) / alferkeria, alfertasun, baldankeria, lasaikeria, mandrainkeria, nagi, nagitasun, trapukeria, zabarkeria, laxokeria Ipar., totalkeria Ipar., alprojakeria Heg., nasaikeria Bizk., aroikeria zah., bagaitasun zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, nagikeria)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es galbana, pereza
    fr fainéantise, oisiveté (sens péjoratif)
    en laziness, idleness
    port lerdeza

    Entzun:

    Atzo farrandan ibilli eta gaur galbana demasa” , Elexp Berg (Orotariko Euskal Hiztegia)

    galbana (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 10:22 pm on 2016/01/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    autereste 

    auteste, autestie. iz. (Aramaio) “Pentsamendua, akordua, ideia. Autesteik pe ez gauken ba ori pasauko zanik.” (Orm Aram). (Bergarako Euskara, auteste)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    autereste (-teriste V-gip; -teeste V-gip), auteresti (V-al-och-gip; VocCB > Dv), auterezti, auteriste (V-gip), auterizte (FSeg (V-gip)), auteste (V-gip). Ref.: A (auteresti, auteriste); Gte Erd 171.

    1. Pretensión; ilusión. “(V, G-goi), ilusión engañosa, apariencia falaz” VocCB. “Auteristi (V-al-gip-och), pretensión, aspiración” A. “Auteriste (V-gip), jactancia, presunción, temeridad” Ib. “Ori zeozer amak emongo deutsen autestian dago (V-gip), amak zeozer emongotzen esperantzan dao (V-arr)” Gte Erd 171. Bakoitza egon dedilla berea daben tokian, bata bestiaren tokira iragoteko auterizte bagarik. msOñ 234r. Euskeriari gorroto eta / Gozau nai bere foruak, / Dirala uste dot barru barrutik / Auterestia zoruak. AB AmaE 5. Ain da laburra gure bizia / nola egun motx batena, / amets-aldi bat, autereztia, / ezertxo ez, uts azkena. EA Ezale 1898, 218b.

    2. auteristi (V-gip ap. A). “Alegatos, excusas” A.

    3. auteste. “Auteste (V-ger?), queja” A.

    4. auteste (V-gip). “Autéste. Etxérako autéestia dauko, deseo, inclinación de un animal” Iz ArOñ.

    Sinonimoak: iz.

        [pentsamendua]: pentsamendu, akordu, ideia (Bergarako euskara)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) pretensión, ilusión (2) excusa
    fr prétention,  illusion
    en  aim
    port pretensão, ilusão

    “Autestie (auterestea) kentzeko lain bakarrik ekarri dot” (gutxi batzuk ekarri dituela esateko, gogoa-edo kentzeko lain)

    autereste (Gaurko hitza, CC)

     
  • Maite 7:13 pm on 2016/01/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrokatu 

    iz. 1. Xakean, aldi berean, alderdi bereko erregea eta dorrea mugitu. En ajedrez, mover simultáneamente el rey y la torre del mismo bando. 2. Irudizko zentzuan, tematu, setatu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 arrokatu (G). Ref.: A; Iz To (s.v. arroka).

    “(v. arrotu, 1.º) [= “ahuecarse un árbol, p. ej. un castaño”]” A. “Arrokatu, ponerse hueco el interior del árbol” Iz To. Cf. 2 arroka.

    2 arrokatu.Enrocar, en el juego de ajedrez, tiene raíz bascongada, arrokatu” Lar.

    Sinonimoak: iz.
    [xakean] : endrokatu (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Ajedrez) enrocar
    fr (Ajedrez) roquer
    en  (Ajedrez) to castle
    port (Ajedrez) rocar

    Arrokatze bikoitza Katalunian

    CUPek Masen inbestidura ukatu eta fitxak mugitzeko eskatu dio Junts Pel Siri; hark, ordea, bereari eusteko asmoa agertu du. ERCk negoziatzeko eskatu die biei. Bañosek dimisioa eman du CUPen [Samara Velte, Berria.ues (2016-01-05]

    arrokatze (Irudia: http://es.ajedrez.wikia.com)

     
  • Maite 7:38 pm on 2016/01/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    bahe 

    iz. 1. Hondo saredun edo zuloduna duen lanabesa, tamaina desberdineko aleak edo zatikiak bereizteko erabiltzen dena. 2. (hed.) Baliagarri edo onargarri ez dena bereizteko irizpide, prozedura, etab.ez esaten da. • bahe larri. Zulo handikoa. || bahe xehe. Zulo txikikoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [galbahea]: artza, galbahe, bahola Ipar., zetabe Ipar., maze Ipar./Naf., zetatxu Zub., arrazko g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. cedazo, criba; tamiz, harnero (2) iz. (hed.) criterio o método para hacer una criba, para seleccionar
    fr iz. tamis, crible, van
    en iz. sifter; sieve
    port iz. peneira, crivo; tamis

    Entzun:

    Meza bukatu zenean altxatu, sendagilearengana joan, albo bat bahe baten antzera utzi zioten perdigoiak aterarazi eta ez zuen txintik ere atera. [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bahe (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel