Updates from urtarrila, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:45 pm on 2016/01/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    hizketatu 

    da ad. Norbaitekin hizketaldi bat izan. Lekunberrin hizketatu ziren Lizarraga eta Santa Kruz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hizketatu (G-azp, AN-gip; Lar). Ref.: Gketx Loiola; Gte Erd 154.

    1.Dialogar” Lar. “Hablarse, trabar conversación” Gketx Loiola. “Hizketatu ginen, ortik hizketatu ginen (= elkarrekin hitz egin genuen, nork bere eritziak azalduz) (G-azp, AN-gip), alkarrekin hizketatu ziren zerbait egiteko (AN-gip), eztakit tratua egin ote duten, baina hizketatu dira (G-azp)” Gte Erd 154. Onela izketatu ziran andre biak. Ag G 35. Ez naiz eratu egun oietan izketatzeko moduan. Ill Testim 14. Izketatu zedila Serranorekin, len bai len auzia garbitzen ote zuten. Or SCruz 33. Lagunekin izketatu gabe. EEs 1931, 46. Bere illoben egonatzaz Mari Josepakin astiro izketatu zanean. TAg Uzt 159. Egurastuz izketatu gaittezke. Etxde AlosT 62. Gaur, berriz, berrogei ta amar kilometrokoak ere nun-nai izketatzen dira. Insausti 14. En DFrec hay 8 ejs.

    2. Comprometerse, convenir en. v. berbatu. Ostoa kintalka biltzeko izketatu baintza ere. ‘Tu te mettais à gages’. Or Mi 20. Norbait […] izketatu zan “Saski-Naski”-koekin, euskeraz itzuli ta esan zezaten. Ldi IL 56. Izan nizun bekoki arekin ondamendirako izketatzeko. Or Aitork 56. Fonética histórica vasca bigarren aldiz argitaratzeaz hizketatu ginen bezain laster. MEIG VI 137.

    3. Enunciar, expresar con palabras. Baiña gazua bat askotara izketatuz eta izketa ori askotara ulertuz. “Enuntietur”. Or Aitork 409.

    4.Disputar, discutir. Alakorekin izketatu naiz, he discutido” (B).

    5. Proclamar, decir. Gizartean zear izketatu ezazu beti ta lotsarik gabe: alegia […], iturritxo garbi oiek zaindu egin bear dirala. Zendoia 184.

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [solastatu]: hitz egin, jardun, mintzatu, solas egin, ele egin Ipar., ele eman Ipar., elekatu Ipar., iharduki Ipar., mintzo izan Ipar., solastatu Ipar., berba egin Bizk., ele erran Zub., elestatu Zub.
        [hitzeman]: adostu, elkar aditu, elkar hartu, hitzartu, hitz-batu, itundu, paktatu, berbatu Bizk., abenitu zah., akordatu zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. charlar, hablar, conversar; entrevistarse; apalabrarse, comprometerse
    fr da ad. causer, parler, converser, interviewer
    en da ad. to speak, to talk
    port conversar, papear, bater papo;

    Entzun:

    JOSEMA IRUTAGOIEN ZENTSOREA JOSEMA IRUTAGOIENI KARGU HARTZEN
    ( d )

    Gure herriaz ez gaituk hizketatuko,
    ez eta ere, denoi, ustez, jaiotzez
    suposatzen zaigun normaltasunaz.

    Di-da jarriko gaituk hi eta biok
    nerabezaroa delako horretan.
    Hor zegok koska. Ibili bahabil
    haurtzaroa gora, haurtzaroa behera:
    berriketak! Nerabezaroa duk
    arorik krudelena.

    Nerabezaroan, bada, sastatu hinduten
    kontzientziaren orratz ziztagarriek
    eta nor izanaren erroek.
    Jarrai-n sartu hintzen, akordatzen?,
    azal ziezaaten bizitzaren mitologia:
    Borroka! Aberria! Amodioa!
    Nolako epika halako elegia.

    Neskak, alkohol gauak eta koadrila,
    bere ergelarekin, hi herorri,
    koadrila izanen bada. On puska
    hintzen mutikoa!, eta inuxentea
    hamaika ziri gogorrek bigundutakoa.

    Eta zer diok hire lagunez?
    Kuttunenak, errukia zian harexek,
    dastatu zian, hi ohartzerako,
    burdinaren zaporea eta burdina egin dik.

    Beste hark gora nahi zian
    eta gora egin dik, ez ordea
    bizitzaren kotizazioez gorago,
    eta hor zabilek, kontatu dik,
    etsipen mailegutan interes altuenera.

    Hiri, ostera, denak egiten zian ihes,
    neskek, mutilek, gauek eta mitologiak,
    baita bizitza berak ere;
    eta zergatik jakin gabe
    berrogeien inguruan gaudek.

    Hor aritzen gintuan hi eta biok
    kurba normalaren bazterretan sufritzen,
    eta bazterrez bazter bizitzara
    erori omen hintzen, hire hitzetan,
    ezkondu eta amnesia pilulen zale egin
    borragoma itzelaren kontu harekin.

    Adi ezak, bazterrez bazter gabiltzanez
    hi eta biok, hizpidera ekarriko diat
    %10arena. Bai, motel, bai,
    gizonak maite hituen eta dituk.
    Nik jarraitu haut, hauek lanak,
    hire gehiegikeriak begiratuz,
    jarraitu inork sekula guztian
    jarraituko ez hauen moduan: honetan
    elkarrekin gaudeneko halabeharraz.
    Haragi biziko hire erromantizismoa
    hondoan estali nahi nian nik, hik baina: kia!
    Muturreko gizona izan haiz beti,
    eta gaur, jada, bizitzaren
    bestaldean hago, eta barrikadaren.
    Amore eman duk, ez ezak ezetz esan,
    lortu duk, bai, lortu duk,
    nahiz eta gaur etsipenaren bazka izan,
    bai kabroi zaharra, bai armairumaria,
    kurba normalaren erdi-erdian gaudek,

    azkenik!

    [Puskak biziz, Juanjo Olasagarre (Susa poesia, 2000)]

     
  • Maite 12:39 pm on 2016/01/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizki 

    iz. Ik. biki. iz. eta izond. 1. Erditze berean jaiotzen den bi indibiduoetako bakoitza. 2. (hed.) Bikoitza, bi elementu berdinez osatua. Izar bikiak badira zeruan. • biki biobular, dizigotiko edo bibitelino. (pl.) Bi obuluren aldibereko edo ia aldibereko ernalketaz gero sortutakoak. Haurdunaldi desberdinetan jaiotako indibiduoen arteko antzekotasun bera dute elkarren artean. Gezurrezko bikiak ere esaten zaie. || biki monobular, monozigotiko edo unibitelino. (pl.) Obulu beretik garatutakoak. Ernaldutakoan, obulua bitan banatzen da, eta sortzen diren indibiduoak genetikoki elkarren berdinak dira guztiz. Egiazko bikiak ere esaten zaie. || biki siamdar. (pl.) Gorputzaren atalen bat elkarri loturik dutela jaiotzen direnak. || muskulu biki. (pl.) ANAT. Bernaren atzealdean kokatuta dauden bi muskuluetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond. G-N

        [bikia]: biki, bikoitz pl., biritxi Ipar., bibiro Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (G) h. biki gemelo, -a, mellizo, -a
    fr iz./izond. jumeau, -elle
    en iz./izond. twin
    port iz./izond. gêmeo(a)

    Entzun:

    Erditzeko garaia iritsi zenean, bizkiak izan zituen. [Agindutako lurraren bila I, Jose Antonio Mujika, Erein, 2002] (Egungo Testuen corpusa)

    bizki (FlickrCC, Donnie Ray Jones)

     
  • Maite 9:40 pm on 2016/01/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    isiotu 

    du ad. Piztu, irazeki. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    isiotu, isio (V-m; Añ), eisetu, eixetu, exetu (V-arr-oroz; Añ), exio, ezio (Lar), esetu (A), isetu, isitu (V-gip), isotu (V-m), ixetu (V-ger-ple-arr-oroz-och; Dv), ixio (Añ), ixiotu (V-gip; Dv), ixitu (V-arr-oroz), ixotu (V), ixutu (V-gip), izetu (V-ger-arr-oroz), izio (V-ple-m), iziotu (V-gip), izitu. Ref.: A (esetu, isio, ixetu, ixotu, izetu, izio); Iz ArOñ (ixiotu), UrrAnz (iziotu); Etxba Eib (ixotu); EAEL 273; Gte Erd 19.

    I (Vb.).

    1. Encender(se) (sentidos prop. y fig.). “Enardecer”, “encender” Lar y Añ. v. isin, izeki, piztu. Onek izio zituban Apostoluben biotzak. msOñ 10v. [Amodioagaz] isioten garian bere borondatia beti ta pozik egitera. CrIc 56. Ixio egizu suba. Mg PAb 69. Isio begi […] laba. Astar II 289. Ixotu zaite bada arimen gurarijan. Ur Apoc (V) 3, 19 (Lç har […] zelo, He irazakazu, Ur (G) piztu, Dv erna, Ip sühart, Ol e IBk lehia). Parola gabero iziotu oi duten. Aran SIgn 84. Berak bular au ixioketan. AB AmaE 442. Gezurtia, esan zion Inaziok izioturik. Apaol 25. Argi irukotx bat isio. A BeinB 66. Fede onetan bertan isiotu ta piztu zan Pedro. Kortazar Serm 407. Gorrotu zoliagoa ixetuten zan. Echta Jos 106. Ixitu eban ardaia. Kk Ab I 103 (3 ixetu). Zigarrua egiten eta izituten ebillan artian. Kk Ab II 117. Giz-argia izetu. Ldi BB 82. Ez iñork zigarrorik ixiotu. Etxde JJ 44. Isiotu eban bere erregaia. Erkiag BatB 87 (Arran 68 izetu).

    v. tbn. Ag AL 9 (88 iziotu). Itz Azald 17. Eisetu: Azc PB 130 (141 eixetu, 294 isetu). Exetu: Añ EL1 160. Ixetu: Bilbao IpuiB 150. Ixio: fB Ic II 292 (I 95 exio). KIkV 116. And AUzta 97. Ixiotu: DurPl 114. Ur MarIl 121. Etxeg EEs 1908, 11. Ag G 244. Ayerb EEs 1915, 261. Eguzk GizAuz 189. Ixotu: SM Zirik 78. Etxba Ibilt 467. Izetu: Or BM 124. Markiegi in Ldi IL 10. Izio: Donce 17. Gand Elorri 89. Balad 184.

    + ixio (H), izio (H), exetu (H, A), ezio (Lar, H). (Part. en función de adj.). Encendido, ardiente (sentidos prop. y fig.). “Kandela exetua” A (s.v. esetu). Argi isiuak. CrIc 131. Amodijo ixiuagaz. fB Ic II 294. Al dozun debozinoerik isijuenagaz. Astar II 271. Sugarrezko oe izioan. Añ EL2 77 (EL1 32 exetu). Gar isiotu eta galdatuetatik. Itz Azald 85. v. tbn. JJMg BasEsc 50 (isio).

    2. ixio (Añ), exetu (Añ), ezio (Lar, H). (Aux. intrans. bipersonal). Prender el fuego, ponerse a arder. “Arder” Lar y Añ. “Ardieron los montes […] izeki zitzaien mendiai, ezio zitzaien” Lar. Cf. 1 atxiki (2).

    II (Sust.).

    1. ezio (H). Ardor, celo, fervor.

    2. ixo (V-gip). “Tizón que los muchachos encendíamos en las brasas que se sacaban al pórtico de la iglesia después del oficio litúrgico de Sábado Santo. Ixuakin, su barrixa eruaten senidietara izan naiz” Etxba Eib.

    Sinonimoak: ad. Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [piztu]: piztu, biztu Bizk., izeki Gip., irazeki jas., atxiki Ipar. zah.
    isiotu izond. Bizk.
        [piztua]: izeki Gip., irazeki jas.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. (batez ere B) encender
    fr du ad. allumer du feu
    en du ad. [sua, kandela, zigarroa] to light; [argia] to switch/turn on
    port acender

    Entzun:

    “Ez piztu telebistarik, ez isiotu irratirik! “. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Badaki ez duela ezer sinetsiko, baina hala ere zalantza baten ezinegona isiotu nahi du neskarengan, dantzan joan dakion sabeletik eztarrira, eztarritik garunera. [Gauza txikien liburua, Pako Aristi (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    isiotu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 9:00 pm on 2016/01/01 Permalink | Reply  

    Gaurko hitza 2015 ‘aurri’ da! 

    Gaurko hitza 2015… ‘aurri’ da! Aurrekoan esan nuen bezala, 2015ean sareetan gehien hedatu zen #gaurkohitza ‘aurri‘ izan zen. Eta horixe bera izan da bozkatuena ere. Hementxe ikus dezakezue bozketaren emaitza. Esker mila bozketan parte hartu duzuenoi!

    Eta zer da ‘aurri’?

    Harluxet Hiztegi Entzikopedikoan irakur dezakegunez:

    iz. 1. Teilatua eta kanpoko lau hormak baino ez dituen barne-zatiketarik gabeko etxea. 2. ERAIK. (pl.) Eraikin bat edo multzo bat osorik edo zatika lurrera erori ondorengo gerakinak. Atenasko Partenon-en aurriak • AURRI IZAN. (Z) 1. Baliabidez urria izan. Aurri dituk etxe horretan. 2. Osasunez ahul egon. || AURRI-ZORIAN EGON. Eraikin bat lurrera erortzeko arriskuan egon.

    Jon Altzaren bidez ezagutu genuen hitza eta jakin genuen Izaki Gardenak taldearen disko berrian azaltzen dela.

    aurri (Gaurko hitza, CC)


    Amaitzeko, gogorarazi, 12 hitz hauen artean hautua egiteko aukera zegoela: aurri, blogari, meme, alamartxo, errime, altzo, mist, odolustu, troiar, argi-txakur, karel eta anei.

    Egin klik irudi bakoitzaren gainean, hitz horiei buruz gehiago jakiteko:

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel