Updates from apirila, 2016 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:40 am on 2016/04/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    liburukote 

    iz. (Heg.) Liburu handia eta lodia. Mila orrialdeko liburukotea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    liburukote. Aum. de liburu. “Egundoko liburukotia da UZEIko dikzionarixua” Elexp Berg. En DFrec hay 3 ejs.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Heg.) mamotreto, libro de muchas hojas
    fr iz. despec (libro) pavé
    en iz. (=libro) hefty volume
    port iz. despec (libro) tijolo

    Ikasle saldo bat sartu da une honetantxe, besoetan liburukote eta fotokopiak gainezka; batzuk ile luzea uzten ari dira; nerabezaro osoan, eta hogei urtetan ondo sartuxeak arte, haien izaera babestuko duen sahatsa. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    liburukote (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 6:57 pm on 2016/04/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    libragailu 

    iz. Trabatuta dagoen hoditik oztopo egiten duena kentzeko erabiltzen den gailua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [etxearen gainaldea] : terraza (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. desatascador [aparato]
    fr débouchoir
    en plunger, plumber’s helper EEUU
    port desentupidor m (de pia)

    Arlekina izanagatik ere, harrizkoa zirudiela pentsatu zuen Karmelek, zeren behin teila bat erori zitzaionean, ez baitzitzaion ile bat ere higitu, ezta betileak ere, eta beste batean berari bezala arlekinari ere gauzak (maleta bat, bi libragailu eta pare bat zapata zahar, zehazki esateko) bota zizkioten arren, ez baitzuen zirkinik ere egin.  [Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide (Maiatz, 2013)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    libragailu (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:43 pm on 2016/04/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    alasai 

      iz. Mataza, korapila ez dadin, lotzen duen sokatxoa. Alasai gabeko mataza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    alasai (V, G; Lar), alasari (AN-gip), alezain (V-gip), alesai (V-ger), alosain (V-gip), alsai (V-arr). Ref.: A (alasai, alesai, alosain, alsai); Iz ArOñ (alosaiña), LinOñ 182.

    Cuenda” Lar. “Madeja sin cuenda, negocio enredoso, alasai bageko matasa” Ib. “Hilo con que se recoge y envuelve la madeja para que ésta no se enrede” A. “Matasea egiterakoan ariaren lenengo puntea ta gero azkenengoa ere bai matasan lotu bear izaten dira, matasea naastu eztedin. Ori da alitxixa egitea. “Alezaiña” ere esaten diote” Iz LinOñ 182. v. aletxa (2).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cuenda

    Alasai gabeko mataza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    alasai (Irudia: herrajesymateriales.com)

     
  • Maite 9:12 pm on 2016/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    zilibokata 

    iz. (Ipar.) Nahaspila. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.

        [nahaspila]: botiga, lardaskeria, nahasi-mahasi, nahas-mahas, nahasmen, nahaspila, nahaste-borraste, zurruburru Ipar., nahasturia Naf., broia Zub., kaka-nahaste beh., saltsa beh., zaramatika g.e., endredo Heg. beh., nahastura Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) mezcolanza, desorden, desbarajuste
    fr  iz. désordre, confusion
    en disorder, mess; hotchpotch, hodgepodge EEUU, jumble
    port desordem, bagunça, desbarate

    Frantximanen aipamenaz osoki hanpatuak,
    euskaldunaren ozenaz hurren ahalkatuak,
    bere hizkuntzaz dute oraino arnegatuko
    zilibokata bat gero hainitzez egiteko. 

    [Janpierre Arbelbide, Xipri Arbelbide (Egan, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zilibokata (Pixabay, CC0 Public Domain)

     
  • Maite 11:29 pm on 2016/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    aizolbe 

      iz. Ipar. g.er. ‘haizeak jotzen ez duen tokia’ (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    aizolbe (L, BN, S; O VocPo > H, SP (BN, S, que cita a O), Dv (S); h- H), atxolbe (S; Gèze), axolbe (S), axolbu (-ü S), aixolbe (S), aisolbe (S). Ref.: A (aisolbe, haizolbe, atxolbe, axolbe); Lh (aixolbe, aizolbe, haizolbe, axolbe); Lrq.

    1. Lugar resguardado del viento. “Lieu où l’on est à couvert du vent” O VocPo. “Abri, atherbe, atxolbe” Gèze. “Abri contre le vent” Dv. “Lekhu haizolbia (BN-mix)” StJayme (ap. DRA). “Aisolbe (Sc), escondrijo, sotavento” A. “Abrigo, paraje abrigado” Ib. “Abri contre le vent” Lh. “1.º abrité du vent; 2.º abri contre le vent” Lrq. v. haizalpe, axolgune. Uste nuen nihaurk er’ ekaitzak / Io banenza, neure zurkaitzak / Zintuzkedal’, eta habeak, / Neur’ aizolbe, neur’ aterbeak. O Po 47s. Abere eriak egon behar dü atxolbian eta etzangia idorrian. Ip Dial 77 (Dv toki gerizatuan, It aizeak jotzen ez duen tokian). Noizbeit, lur moko bat itzulirik, lekhu aizolbe batean gerthatu ginen eta leihorrerat jautsi. Prop 1899, 127. Axolbian gütük bena ni trixtüra goguan; / Aro gaitza dük kanpuan’ta aita itxasuan. Etxahun-Iruri in Xaramela 202.

    2. (Precedido de gen.). Al abrigo (de), protegido (de). Ulhünpian edo kharrunteen axolbian etxeki datian lür sagarra, gordinik eman dadiala borthakoer. Eskual 3-1-1908 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.
    [aizolbe]:  haize-babes, babesleku, abaro, haize-geriza  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) socaire, lugar resguardado del viento
    fr iz. à l’abri du vent
    en iz. wind sheltered place
    port iz. lugar protegido do vento

    Axolbean gütük, bena
    ni tristüra gogoan.
    Ha(r)o gaitza dük kanpoan
    ta ait(a) itsasoan.

    Lo hadi aingürüa, Olatz Zugasti (Bulun bulunka, 1999)

     
  • Maite 10:44 am on 2016/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    lurrikara 

      iz. GEOL. Lurrazalaren higidura edo astinaldi bortitza, lurrazalaren barneko puntu batean (hipozentroan) gertatutako perturbazio baten ondoriozko uhinen hedapenak eragindakoa. Hipozentroari lurraren gainazalean dagokion puntua epizentroa da. Lurrikaren indarra eskala batzuen bidez neurtzen da (Mercalliren edo Richterren eskalak, adib.). (Jarraitu irakurtzen Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan)

    Sinonimoak: iz.

        [lurrazalaren astinaldi bortitza]: seismo  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. terremoto, temblor de tierra; seísmo, sismo, movimiento sísmico
    fr iz. tremblement de terre ; séisme
    en iz. earthquake, quake
    port iz. terremoto

    Ekuadorren 18:58 zirela gertatu da dardara, Manabi probintzian. Sei orduz izan dira lurrikara gehiago, 2,5 eta 5,3 gradu artekoak. Ekuadorreko Sismologia Institutuak ez du baztertzen, beraz, dardara gehiago izatea. Egoera bereziki “konplexua” da Pedernalesen, epizentroa izan den lekuan, erreskate taldeek lanak izan baitituzte bertara iristeko. [272 lagun hil dira Ekuadorren izandako lurrikara batean, Berria.eus (Mundua, 2016-04-18 )]

    Argazkia: Berria.eus

     
  • Maite 3:22 pm on 2016/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kardamu 

    Ik. pipi. iz. ZOOL. Anobidoen familiako intsektu koleopteroen izen arrunta. Landare-substantziez elikatzen dira eta zenbait espeziek altzarietako egurra jaten dute. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal hiztegian

    kardamu (V-ger ap. A; Añ), gardamu (V-ger-ple-arr-oroz-m ap. A; Añ).

    1.Broma, carcoma” Añ. “Carcoma, gusano de la madera” A. “Gusano del tocino” Ib. “Gardamu, herrumbre o polilla de hierro” A BeinB voc. Cf. VocNav: “Gardama, carcoma, insecto”, y LzG: “Gardama, insecto, cochinilla (Apellániz)”. Etxe zaarrak […] zur gardamuak edo zerenak ianikoak. A BeinB 57. San Pedro zarraren burua gardamuak zulatua. “Agujereada por la polilla”. A EY III 35. Ene kaixatxu maitea, kardamuak yaten asita ago. EG 1956 (7-8), 28. Kardamuz beteta dago gure arasa; kardamu ta sitsak badauke gurean amasa. (V-m). EZBB II 33.

    2. (Lar, H (+ kh-)), gardamu (V-ger-arr ap. A), gerdamu (V-ple-arr-oroz ap. A). “El rancio de […] tocino” Lar. “Rancidité de l’huile, de la graisse ou d’un corps gras” H. “Khardamua, […] rance et rancidité” Ib. “Roña espesa, casi costra. Urdai zaarrari egiten jako gerdamua, esta roña se le forma al tocino viejo” A. “Gardamu (V-arr), mal gusto del tocino rancio” Ib. v. gardinga.

    Sinonimoak: iz. [kardamu] : pipi 

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es carcoma
    fr vrillette
    en woodworm
    port (insecto) carcoma, caruncho

    Eta joango naun
    eta nire atzean geldituko zementuzko egunsentia
    betirako etxeko atean
    malkoz bustiriko agur barea zintzilik

    Eskaileren kardamuan azkeneko gogaeta banaletan
    oroimena berariaz utziz gero
    joango naun
    espaloian etzandako mozkortien
    bart gaueko tristeziaren oihartzuna
    edontzien elkar jotze gor mingotsa eta urruna
    kale oihan zaharrean arrastoa egindakoan
    nire itzal hutsalean aurkituko ditun bihar

    Joango naun
    eta bihar argitzean ihintzaren kapusaiak estaliko nire urratsa
    baina dena gel dadila: hire ametsa ezkutuan
    neon argi zurbilak zain dezala
    Joango naun
    eta geroak ehoko dizkin mila amaraun
    nire memoriak ez dezan erloju gelditu bat legez iraun

    Joango naun

    Berbak legezko aiztoak, Joanes Urkixo (Susa poesia, 1990)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel