Updates from urtarrila, 2017 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:26 pm on 2017/01/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    gabi 

    1 iz. Mailu moduko tresna handia, oletan agoa lantzeko erabiltzen zena. Ez dantzut oletan gabi hotsik. Gabi astuna. Gabi ardatza. || Esr. zah.: Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia. Gabi arotz berriak galbaheaz ura. 2 iz. Mailu handia, bereziki zurezkoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

        [oletako mailu handia]: igun, matxino (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. mazo o martillo grande; martinete (2) iz. (Teknol.) martillo pilón
    fr iz. maillet, masse; martinet
    en iz. mallet; hammer
    port iz. maço; martinete

    Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia.  [Esaera zaharra]

    gabi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:32 pm on 2017/01/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    matxetin 

    iz. Liskarra.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    matxetin. “Matxetiñ (G-to), camorra, gresca” A.

    Sinonimoak: iz. Gip.

    [liskarra]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa, gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., zirriparra g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (G) riña, camorra, gresca, reyerta
    fr combat, altercation, bagarre
    en quarrel, row; argument, dispute
    port rixa, contenda, enfrentamento

    Matxetinaren ondoren, poliki-poliki adiskidetu egin ziren. 

    matxetin (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:00 pm on 2017/01/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    jes 

    interj. Harridura edo ezustea adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. jesus. Jes!, zein laster egin duzun itzulia! (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    jes (Lh). (Interj. de asombro, sorpresa o contrariedad). Jes! Zakhur horrek hurbilxko dabila haragi horietarik muthurra. EskLAlm 1911, 54 (ap. DRA). Jes, alditxartzera noak. Ox 48. Jes-eta… zer zitaken, banoa lasterka, denak utzirik. Lf Murtuts 52. –Ikustokia leporaño betea omen zegonan… nexkato gaztez. –Yes! Or QA 103. v. tbn. Barb Sup 89. Larz Senper 110. Othoizlari 1960, 308.

    Sinonimoak: interj.
    [jes] : jesus!; ene, bada!

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es interj. interjección de asombro, sorpresa o contrariedad
    fr Oh mon dieu!
    en Good heavens!
    port ai Meu Deus (do Céu)!

    Jes!, zein laster egin duzun itzulia! (Hiztegi Batua)

    jes (Gaurko hitza, Domeinu publikoa)

     
  • Maite 8:47 pm on 2017/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    milurteko 

    iz. Mila urteko epea, zero urtetik zenbatzen hasita; mila urteko epea edo denbora-bitartea. Zenbat eztabaida ez ote diren izan gure otorduetan mendearen eta milurtekoaren amaiera noiz izan den benetan jakin nahian. Haren koroatzearen milurtekoa bete den urte honetan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    milurteko. Milenio. Kristo aitzineko milurtekoa baino goizikago. Mde Pr 216.

    Sinonimoak: iz.

        [mila urteko denbora-tartea]: milenio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es milenio
    fr millénaire
    en millennium
    port milênio

    Milurteko berri baten hasiera da hau. Biharko teknologia sortuko den milurtekoa. Beltzak, marroiak edo zuriak izan denok dugu odol bera, herri hau sortu zutenen odola. Denok ditugu askatasun berak, eta denok gurtzen dugu bandera bera, amerikarra. (Donald Trump)

    [Kargu hartze ekitaldia, minutuz minutu, Arantxa Elizegi Egilegor (Berria.eus, 2017-01-20)]

    milurteko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 12:01 am on 2017/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    ipurtestu 

    Atzealde gutxiko abere bati erreferentzia egiteko erabiltzen da.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ipurtestu. “Se dice de un ganado de poca trasera” Iz ArOñ (s.v. atzigarr).

    Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia eta Google translate):

    es Se dice de un ganado de poca trasera
    fr On dit d’un arrière gagné peu
    en It is said of a cattle of little back
    port Se dice de um ganado de poca trasera

    Boteretsuak badaki etsaiez inguratuta dagoela, badaki bere inguruko lausengarien artean dagoela traizionatuko duen Judas, bere aulkia berotu nahi duen ipurtestua. [Kontsolamendua, Anjel Lertxundi (Berria, 2017-01-19 )]

    ipurtestu (gaurko hitza, domeinu publikoa)

     
  • Maite 11:43 pm on 2017/01/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    hormagarri 

    adj. Hormatzen edo izozten duena. Hotz hormagarria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    hormagarri (Urt IV 78, H). Gélido. “1. […] Hotz hormagarria; 2. […] Hartze hormagarria, accueil glaçant” H. Ez baginu ihardesten hoinbertze amodiori ez axolatasun hormagarri batez baizen. MarIl 199.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. que hace helarse, glacial, helador, -a
    fr glacial
    en icy, freezing, bitterly cold, (glacier) glacial
    port glacial

    Hotz hormagarriak kalean harrapatu gaitu.

    hormagarri (Gaurko hitza, domeinu publikoa)

     
  • Maite 6:05 pm on 2017/01/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kilikatu 

    1. du ad. Kilika egin, kilimatu. 2. da/du ad. Gorputzaren edo gogoaren zernahi ahalmenen susperraldi bat eragin; eragin horren ondoriozko egoeran gertatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [kilika egin]: kilika egin, kili-kili egin, kili egin Bizk., kilimatu Gip.
        [kitzikatu]: akuilatu, haizatu, hots eman, kinatu, narritatu, tarritatu, tentatu, zirikatu, aholkatu Ipar., huiatu Ipar., kitzikatu Ipar., xaxatu Heg., zitatu Bizk., atitxatu Zub., axekatu g.e., narrikatu g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. hacer cosquillas, cosquillear (2) da/du ad. excitar(se), incitar, estimular; tentar
    fr (1) du ad. faire des chatouilles, chatouiller (2) da/du ad. (s’)exciter, inciter, pousser, stimuler
    en (1) du ad. to tickle (2) da/du ad. to excite, to stimulate, to incite, to drive
    port (1) du ad. fazer cócegas (2) da/du ad. incitar, estimular; tentar

    Gasteizko IKAren leloa, aurten, “el euskera me kilika da”. Leloa erabilita, haien ikasleek Facebook-en #eleuskeramekilika bideo txapelketan parte hartu dute. Gaur izango da sari banaketa.

    kilikatu

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel