Updates from azaroa, 2020 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:28 pm on 2020/11/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    arigune 

    Euskaraldian, euskaraz aritzeko guneak.

    Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.

    euskaraldia.eus (moldatua)

    Euskaraldia

    Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

    Testuinguruan

    Aurten bi modu egongo dira entitate barruan parte hartzeko. Batetik, ariguneak sortuko dira, eta ahobizi eta belarriprest moduan parte-hartuko badute ere, modu kolektiboan egingo dute ariketa. Eta, bestetik, ariguneetan egon ezin duten kideak daude; horiek, iaz bezala, norbanako moduan egingo dute ariketa: belarriprest eta ahobizi rolekin. euskaraldia.eus

     
  • Maite 10:58 pm on 2020/11/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    belarriprest 

    Euskaraldian…

    Bere gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen du euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez du euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek berari uneoro euskaraz hitz egitea nahi du; eta horixe eskatzen die modu esplizituan.

    euskaraldia.eus (moldatua)

    Euskaraldia

    Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

    Testuinguruan

    Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara! euskaraldia.eus

     
  • Maite 8:17 pm on 2020/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahobizi 

    Euskaraldian…

    Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten du uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditu; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen du. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten dio kideek ulertzen dutenean.

    euskaraldia.eus (moldatua)

    Euskaraldia

    Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

    Testuinguruan

    Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara! euskaraldia.eus

     
  • Maite 11:36 pm on 2020/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    zipriztindu 

    1 du ad. Zipriztinez bete. Ura gainezka zetorren, bazterrak zipriztintzen. Berba egiterakoan, zipriztintzen zuen aurrean zuena. 2 du ad. Irud. Hegiaphaliaren izen garbia lohiz zipriztinduz. Erreka aldeko hostope iluna zeru urrez zipriztindurik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zipriztindu. zipristindu, txipriztindu (V-gip), ziprizindu (Izt 108v), txiprizkindu. Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.
    Salpicar. “Salpicar, rociando” Izt 108v. ” Berba eitterakuan, txipriztindutzen eban aurrian eukana ” Etxba Eib. “Kalietan albotik doiana txipriztindutzia, gaiztokeriz automobillakin urpotzuetatik aiñduta, arrika eitteko gauzia” Ib. v. zipriztinkatu, zirtatu. .
    Ura gañezka zetorren baztarrak zipristintzen. Anab Usauri 57. Hegiaphaliaren izen garbia loiez zipriztindu. Etxde JJ 99. Aramaioko ibar-zelai oro, basetxez zipristindutako elur-maluten antzera. EG 1958 (1-2), 54. Bide zabala zipriztindurik / kristauen odol beroa, / il bear triste errukarria / ez ote da emengoa? Basarri “Kamioetako jende galtzea” (ap. DRA). Eguzkiz zikindutako laño-mordoak itxasoa zipriztintzen dute. LMuj BideG 78. Edankeriak agindu guztiak zipriztintzen baditu ere, seigarren eta bederatzigarrenak bereziki. MAtx Gazt 78. Iainko izango da niretzat eta aren opal-arria, maiz, nere artaldeko bildots xamurren odolez zipriztinduko dut. Ibiñ Virgil 31. Errekaldeko ostrope illuna / zeru urrez txiprizkindurik. NEtx LBB 349. Mutikoxkorrek botatzen zioten . harrikoxkor bakoitza bere erraietako odol beroz zipriztinduaz. PPer Harrip 13. Behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko gortina. Bibl Lev 4, 17 (Ker txipristindu, Ol zirpizindu). En DFrec hay sendos ejs. de zipriztindu y zipristindu.

    Sinonimoak: ad.

    [ziliportatu]: zirtatu, ziliportatu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. salpicar (2) du ad. [ihinztatu] rociar (3) du ad. (hed.) [ospeari kalte egitea] salpicar
    fr du ad. tacheter, éclabousser
    en du ad. to splash, to spatter
    port (1) ad. salpicar, borrifar, espirrar (2) rociar, orvalhar

    Testuinguruan

    Ez zipriztindu, kontxo! [Ostiralak, Jon Arretxe (Elkar, 2000)]

     
  • Maite 11:16 pm on 2020/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    gizagaldu 

    adj. Gizon galdua, gaiztakeriari emana. Akitofel gizagaldu eta bihotz gaiztokoa zen. Gizagaldu eta emakume galdu haiek. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gizagaldu. gixagaldu. (Hombre) libertino, disoluto. Gixagalduen eta bada-ezpadakuen aolkurik eztagikiala artu. Otx 98. Jokoetxeetara inguratu oi diran gizagaldu sabelzuri batzuk. TAg Uzt 173. Gizagaldu ta emakume galdu ariek. Ib. 174.

    Sinonimoak: izond. g.e.

    [gizagaldu]: biziotsu, biziozko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. hombre de mala vida; perdido, degenerado, pervertido; malvado, perverso
    fr izond. homme de mauvaise vie, homme dégénéré/dépravé/perverti
    en  izond. degenerate, depraved, wicked [man]
    port izond. homem de vida ruim; perdido, degenerado, pervertido

    Testuinguruan

    Akitofel gizagaldu eta bihotz gaiztokoa zen. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 10:58 pm on 2020/11/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    sesitu 

    iz. Harrapatu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sesitu.

    1. (Urt), sasitu (SP, Ht VocGr). Atrapar; apoderase de; embargar (un sentimiento, etc.). “Saisir” SP y Ht VocGr 420. “Anteoccupare, […] lehenik sesitzea ” Urt II 141. Ustekabez hill egunak / sesi ez dezakela [kristaua]. Arg DevB 153. Tenpestak sesitu gaitu. Ib. 214. Elas pena, pena triste / sesitu ziñtuena! Ib. 225. Non ezten berehala / gozo guziez sesitzen / dohatsu bat bezala. Ib. 102. Sesitzen naiz bihotzean / sekulako garriaz. Ib. 8. Laster egiñik apastara / herioak tik sesitzen. Gç 205. Jadanik nau sesitu <zes->, / goritu, / gustia nau beretu [Jesus Haurraren suak]. Ib. 82. Espantu handi batek sesitu darot ene arima. Ib. 43. Nahasmenduak sesitu darot ene bihotza. Ib. 45. Zilha nazazu zauriez, / sesi dolore gustiez / haren amorekatik. Ib. 135. Manatzen zuen ezen izpiritu lohia ilkhi zedillala gizon haren ganik, ezen maiz sesitzen zuen biolentziarekien. He Lc 8, 29 (Lç eduki, Oteiza, Brunet arrebatatu, Dv harrapatu, Ol yabetu, Leon beretu, Or menperatu, Ker artu, IBk menpean hartu). Noiz eta ere izatu baizen hillzeko ikhara batez sasitua. He Gudu 136. Gaitzak ninduenean ondikotz sesitu. Elzb Po 209. En DFrec hay 2 ejs. de sesitu. Embargar. “(L, BN), être saisi par un tribunal” Lh.

    2. “(Tener tal) fruición [del bien que se posee], sasitu ” Lar.

    3. (Aux. intrans.). “Sentir, éprouver un saisissement” Lh. Yende on guziak lotsatu, harritu eta sesitu ziren yakin zutenean Errege kasatu zutela Parisetik. Elsb Fram 132.

    4. Comprender. Hau sesitzeko aski ginuke / bortzgarrenaz orroitzia: / gaizkirik egin daukuteneri / hobea da barkatzia. Mattin 63.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. (Ipar.) coger, atar, apresar (2) du ad. (Ipar.) entender
    fr (1) du ad. (Ipar.) prendre (2) du ad. (Ipar.) comprendre, saisir
    en (1) du ad. (Ipar.) take, grab, seize (2) du ad. (Ipar.) understand
    port (1) du ad. (Ipar.) agarrar, tomar, segurar (2) du ad. (Ipar.) entender, compreender

    Testuinguruan

    Zorion basa batek sesitu ninduen. [Azken apeza, Piarres Aintziart (Elkar, 2005)]

     
  • Maite 10:37 pm on 2020/11/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    tapotz 

    iz. Bizk. Tapoia, zipotza. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 tapotz. (V-ger-ple ap. A; Añ (V)), taputz (V-m ap. A ). “Canilla, la espita” Añ. “Espita” , “tapón” Ib. “Corcho, tapón, espita. Oba izango da upelak beteten asi-orduko tapotzak uretan eukitea, será mejor tener en agua los tapones […]” A. Cf. Echaide Orio 142: “Tamucho, tapa para cerrar la bajada a la bodega en las embarcaciones”. v. tapoi. Artu upela lepo-lepuan, ekarri aska ganera, kendu tapotza ta beingo-beinguan ardauz bete-bete egin eban askea. Otx 155. Ba-yakijat ik dettu eztautsaana. Zelan egingo euan, ba, berba-egitteko-tresna ori tapotzaz itxitta euki dok-eta? Ib. 167.

    2 tapotz. Pur, sans mélange” Hb.

    Sinonimoak: iz. Bizk..

    [tapoia]: buxon, tapoi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (B) corcho, tapón
    fr iz. bouchon
    en  iz. cap, top, lid, cork
    port iz. (B) rolha, espicho

    Testuinguruan

    Artu upela lepo-lepuan, ekarri aska ganera, kendu tapotza ta beingo-beinguan ardauz bete-bete egin eban askea. Otx 155. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel