Updates from azaroa, 2020 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:11 pm on 2020/11/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    bisigute 

    iz. Bisigu arrantzako garaia. Neguan izaten da bisigutea (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bisigute. besigute (V-m ap. Zubk Ond ), besegute. Temporada del besugo; pesca del besugo. Arrantzalien bizitzea beti izaten da neketsua, baña neguan iñoiz baño neketsuagoa. Neguan izaten da besigutea. Ag Kr 36. Santa Kataliña noiz da? Besiguteko goiz da. (V-ger) A EY III 36 (en la vers. de EZBB I 104 besegute). Lan asko ta irabazi gitxi emoten eban besigutea, aspaldi amaitu zan. Etxabu Kontu 117. Bi edo iru illabeteko besigutean. Ib. 96.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. época de la pesca del besugo
    fr iz. saison de pêche à la dorade
    en iz. sea bream fishing season
    port iz. temporada de pesca de dourada

    Testuinguruan

    Neguan izaten da bisigutea. Ag Kr 36.

     
  • Maite 10:57 pm on 2020/11/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    gizatxartu 

    ad. gizatxartu, gizatxar/gizatxartu, gizatxartzen 1 da/du ad. Gizatxar bihurtu. 2 da/du ad. Umore txarreko jarri. Ik. petraldu; pipertu. Zertarako gizatxartu? (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gizatxartu. Enfadarse, ponerse de mal genio. Pazientzia artu dezagun, / zertarako gizatxartu? Uzt Sas 241. Volverse irritable. Ardi zarra baño goxo ta atsegiñagoa zana, ezin burutzeraño gizatxartu uan gaxoa. Ataño TxanKLan 123.

    Sinonimoak: ad.

    [gizatxar bihurtu]: doilortu, zitaldu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. envilecer(se), encanallar(se), engranujarse; convertir(se) o volverse malvado/despreciable/ruin (2)  da/du ad. poner(se) de mal humor
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Piztiek hegan edo ehizan ikasten duten bezala, gizonak disimulatzen ikasten du; hauxe dugu ofizioetan oparoena: imitatuz gizatxartu. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)]

     
  • Maite 10:56 pm on 2020/11/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    kontxo 

    interj. Lgart. Harridura edo ustekabea adierazten duen hitza. Ik. koño. Kontxo, kontxo, hau ere badugu! (Hiztegi Batua)

    Euskara kolokialaren eskuliburua (Asier Larrinaga)

    HARRIDURA

    1. “Gauza izugarria gertatu da”.

    Interjekzioak: bai latza!; ze latza!; latza da gero!; aitaren; aitaren eta semearen; ostiela (euf.); alajaina; alajainkoa; alafede; ene; ene ba; ene bada (leung.); han; hara; kontxo (leung.); dedio!; ostia!; ze putalarru (gord); ostra; ospera; ño (leung.).

    2. “Hitzik gabe geratu naiz”

    Interjekzioak: egundaino, egundo; sekula halakorik; halakorik; horrelakorik; horratio.

    3. “Honek harri eta zur utzi nau”.

    Interjekzioak: harrapa ezak/ezan; harrapa ezak/ezan atzeko harikatik.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 kontxo. (G-to ap. A ). “Pápula, tumorcillo eruptivo de la piel” A. v. hazikurentxo.

    2 kontxo. (V-gip ap. Etxba Eib y Elexp Berg ), kontxe. “Interjección inane con que se suplen palabras torpes, por quien trata de evitarlas. Kontxo, apurtu jata barautza! ” Etxba Eib. “Koñoren euf. Kontxo, kontxo, au be badou! ” Elexp Berg. Esaten nuen nik! Kontxe, kontxe!… Ba al dezu zigarro bat? Iraola 54. Bo… Kontxo-kontxo, Austin… Ta Urkabe-atzean ongi? Lek EunD 13. Ezta guzurra, kontxo! –iñoan atso piperrak. Erkiag Arran 144. Kontxo! Olako arrain ederrik orraitiño! Bilbao IpuiB 120. Kontxo! Kontxo! Ardirik bako tontokillotsuak ezagututen dozuez orduan! Ib. 75 (v. tbn. 117). Kontxo, kontxo!… Hanbat gaxto! Herr 8-9-1960, 2. Nerekiko nion: “Kontxo. Oraindik ere bazeudek gizaki buru-gogorrak”. Zendoia 161.

    Sinonimoak: iz.

    [kontxo] : arraiopola (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es interj. (lgart.) ¡hala!, ¡ahí va!, ¡huy! [interjección que denota sorpresa]
    fr oh!
    en wow, whoa
    port hui!

    Testuinguruan

    Kontxo, kontxo, hau ere badugu! [kontxo, Euskara kolokialaren eskuliburua, Asier Larrinaga (UEU)]

     
  • Maite 10:18 pm on 2020/11/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    artesi 

    1 iz. Gip. eta Naf. Pitzatua, arrakala. Paretan egindako artesi zabal xamar batek bide ematen zuen dena ikusi eta dena aditzeko. 2 iz. Buruko ileak orraztean egiten den marra. Ileko artesia xuxen-xuxen egina zuen (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 artesi.

    1. (G-to, AN-larr-gip), artasi (G-bet, AN), artazi (G, AN-gip), artezi. Ref.: A (artasi, artazi, artesi, buruzpide); Asp Leiz; Iz To (artesiya). Hendidura, grieta. “Grietas de las manos” A. “Etxe batean armiarma-sareak eta autsa ta itzasiak edo artesiak agiri diranean, etxe artan ezta buruzpide onik (G-to)” Ib. s.v. buruzpide. “La grieta (de la madera)” Iz To. “Grietas en la tierra, producidas por sequía persistente” Asp Leiz. v. 1 arteka. Beroakin zabaldu ta otzakin estutu: arritzar aiek artezituta gelditzen ditun. Artezi aietan goroztizko ziriak sartzen dizkiñat gero. Eston Iz 43. Arkaitz-artesi ta arbol-zuloetan egiñ oi zituzten beren erresumak erle zuur maratzek. Berron Kijote 124. Nere begiok itxi bear ote, aurrez-aurre / kezka-gaia dudalarik, nai ta ez ikusteko gero / arimaren zaurien artesietatik? Ib. 157. Adarrak moztu, laban batekin artesi bat egin ta artesiortan bi garagar-ale jarri. Ostolaiz 105. (G-to, AN-gip). “(G-to), un taladro en la oreja del ganado lanar” A. “Corte o señal en la oreja del ganado lanar” BU Arano. 2. (G-goi ap. A ), artasi (G-azp) Raya del pelo. “Artesi okerra daukezu buruun” (G-goi). “Artasia atera” (G-azp).

    2 artesi. (V-gip, G-goi). Ref.: Urkia EEs 1930, 30; Iz ArOñ . Cercado para guardar y ordeñar las ovejas. “Ardiak euki ta jeizteko txabol-ate ondoan egiten dan esia” Urkia EEs 1930, 30. “Pesebre de ovejas” Iz ArOñ. Sarratu ein daunarren / laño itsubak… / [ardi] danak artesirantza / bere txistubak. Zidorra Euzk 1929, 208. Gero badaude arrizko artesiik eta oiri deitzen zaie eskortak. (G-goi).

    Sinonimoak: iz. G-N

    [arteka]: arteka, pitzadura, arraildura Ipar., arrakala Bizk., pitzatu Gip., artesitu G-N, erdiro Zub., bretxa zah., arrail Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (G/GN) hendidura, grieta (2) iz. raya del pelo (3) iz. cercado para guardar y ordeñar las ovejas
    fr (1) iz. fente, fissure (2) iz. raie
    en (1)  iz. [arrakala] crack (2) iz. [burukoa] parting
    port (1) iz. (G/GN) brecha (2) iz. (do cabelo) risca

    Testuinguruan

    Ileko artesia xuxen-xuxen egina zuen. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 9:05 pm on 2020/11/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    mardera 

    iz. Lasaiera (soineko batena, adibidez).

    Orotariko Euskal Hiztegian

    mardera.

    1. (V-ger-ple-arrig-oroz-och-m, G-azp-nav, AN-ulz; A Morf 113), mardora (V-ger), mardura (V-ger-gip, G-azp). Ref.: A (mardera); EI 66; Iz ArOñ (mardura). “Ruedo de la saya” A. “Vuelo de vestido” A Morf 113. “Vuelo de una cosa” Iz ArOñ.

    2. mardura (V-gip). Ref.: Iz ArOñ; Elexp Berg. “Mardura, marduria ifiñi, el relleno que ponen las mujeres en el pecho y en el vestido para aparentar” Iz ArOñ.

    3. mardura (V-gip). “Se dice de una ropa muy delgada y con pliegues” Iz ArOñ.

    Sinonimoak: iz.

    [mardera] : zabaltasun, lasaiera || Ad. es un vestido con mucho vuelo: lasaiera handiko soinekoa da.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. vuelo (de vestido)
    fr iz. pli, fronce
    en iz. fullness
    port iz. amplitude, rodado;

    Testuinguruan

    Gonak goi aldean joskura batzuk ditu, eta horiek emango diote mardera seguruenik. [Leire Narbaiza, @txargain (Twitter, 2020-11-08)]

     
  • Maite 10:31 pm on 2020/11/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    galtzaile 

    1 iz./adj. Norbait galtzen edo zerbait hondatzen duena. Ik. galgarri. Jende galduak eta galtzaileak. Deabruaren asmo galtzaile bat. Apaiz arima-galtzaileak. Mihi gaiztoa da adiskidetasunaren eta bake onaren galtzailea. Bere eta besteen galtzaileak. 2 iz./adj. Galtzen duena, bereziki jokoan edo lehiaketa batean. Irabazleak eta galtzaileak. Gerra batean galtzaile gertatzen direnak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izond.

    [galgarria]: galgarri, hondagarri, hondatzaile, kaltegarri, suntsigarri, suntsitzaile, kaltekor Ipar., damugarri Zub., errausle g.e., kaltarkitsu g.e., kaltegarrizko g.e., kaltetsu g.e., kaltiar zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz./izond. perdedor, -a; vencido, -a (2) iz./izond. arruinador, -a; corruptor, -a, que causa la perdición
    fr (1) iz./izond. perdant, -e ; vaincu, -e (2) iz./izond. corrupteur, -trice ; pervertisseur, -euse
    en (1) iz. loser (2) iz. corrupter (3) izond. losing (4)
    port iz. caderno

    Testuinguruan

    Galtzaileen zapore malkarra zeukan. [Berria, 2004-05-22, [Kultura]]. Egungo Testuen Corpusa.

     
  • Maite 10:14 pm on 2020/11/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    beirakara 

    adj. Beiraz egina; beira itxura duena. Berniz beirakarak.  (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. vítreo, -a
    fr izond. en verre, de verre
    en izond. glassy, glass-like, vitreous
    port izond. vítreo(a)

    Testuinguruan

    Ur lo berde ilun beirakara bat.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel