Updates from otsaila, 2021 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:12 pm on 2021/02/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    melatu 

    ad. melatu, mela, melatzen 1 du ad. Fruituez mintzatuz, azukretan prestatu. 2 da/du ad. Fruitu batzuez mintzatuz, eguzkitan idortu. 3 da/du ad. Blai egin. Ik. mela-mela egin. Melatuta gelditu ginen lasterketa ikusten. 4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Fruitu melatuak. Piku melatua baino ximurragoa. Mahats melatuak: mahaspasak. Haizea hezurretaraino sartzen ari zitzaion arropa melatuetan barna. || mela-mela egin da/du ad. Erabat busti, blai egin. Mela-mela eginda etorri da umea eskolatik. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 melatu.

    (Urt, Lh), meilatu (S? ap. A; Lecl, Dv, H; mella- Ht VocGr, Lar). (Aux. intrans.). Ocuparse de; meterse en. “Carere rebus urbanis, […] hiriko egitekoetan ez sartu, ez nahasi, ez melatu” Urt IV 246. “Emprender” Lar. “Entreprendre, se mêler de” Lh. Bat bedera mela bedi duen ofizioaz / eta giristiño dena prestu izatekoaz. EZ Man I 3. Hark bezanbat hik eztakik, kontentadi heureaz / eta elizakoak bere mela beite arteaz. Ib. 33. Gobernatzen baitire desordenatuki deus ez eginez, bainan melatuz egokikitzen ez zaiotenaz. TB 2 Thess 3, 11 (He hei behatzen ez zaizten gauzetan sartzen direnak). Atso bat ere melatu saltsa huntan zauku sartu / aspaldiko ofizioa trakaseria du. AstLas 70.

    2 melatu.

    1. (BN-mix ap. Lh ). “1.º mûrir (pomme)” ; 2. º confire (fruits, etc.)” Lh. malatu (Foix). (Part. en función de adj.). “Confit, malatü. Arhan malatia, phiko malatia” Foix. Cf. VocNav: “Meláu, dícese del fruto resequido […]. Llaman meladico al higo medio seco (Cáseda)”. v. merlatu. Egizue dekozionea piko melatuz arnoarekin batean. Mong 591. Iko melauak. A BGuzur 115. Mahats melatuz jorikako pudding tinki bat. JE Ber 28. Kamineteko ahan-malatiak nurk jan tü? GaztAlm 1934, 112. (ap. DRA) Bihotza piko melatua bezala idortzen zaio. Othoizlari 1962, 434.

    2. (V-arr-gip, G-azp). Ref.: Iz ArOñ y Elexp Berg (melau); Gte Erd 175.
    Empapar(se), calar(se). “Mojarse” Garate Cont RIEV 1935, 351. “Melauta gelditu giñan karreria ikusten” Elexp Berg. “Melauta dago (V-arr), melauta etorri da (V-arr), oillo melaua bezela etorri da (G-azp)” Gte Erd 175. v. bustipelatu, pelatu. Ala biarrez, ondo melatuta, baña atara zan [ibaitik] . SM Zirik 135. “Se utiliza, por poner un ejemplo, cuando se remojan unos pimientos rojos hasta que quedan completamente blandos (V-gip)” Oregi (comunicación personal).

    3. (V-gip). Emborracharse. “Aura domekero melauta ibiltzen da” Elexp Berg.

    4. (V-gip ap. Etxba Eib y Elexp Berg ). (Uso sust.). “Se dice del remojón. Arrate egunian artu genduan melau ederra arrasalde erdixan eiñ eban zaparradiakin” Etxba Eib. “Kriston melatua artu giñuan Urbixatik Arantzazura bittartian” Elexp Berg.

    MELA-MELA EGIN (V-gip ap. Elexp Berg ), MELATUMELATU EGIN (V-gip ap. Etxba Eib ). a) Calar(se), empapar(se). “Melau melau eiñda eldu gara txabola batera, izan dan zaparradiagaz” Etxba Eib. “Mela-mela eindda etorri da umia eskolatik” Elexp Berg. Jausi zan […] masia eiten euazen askara. […] atara eben irabolikaz mela-mela einda. SM Zirik 75. b) Emborracharse. “Illuntzeko zortziretarako mela-mela eindda zeuan” Elexp Berg.

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [konfitatu]: konfitatu    

    [blai egin]: Bizk. basi-basi egin, basitu, blai egin, blai-blai egin, busti, mela-mela egin, pelatu Ipar., urtatu Ipar., tximu egin Gip., pelakatu g.e., txipatu , zipa egin , txipa egin

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. (Ipar.) [fruituak] madurar (2) da/du ad. [fruituak] secar(se) al sol (3) da/du ad. [almibarretan egosi] almibarar (4) da/du ad. (B) mojar(se); empapar(se)
    fr (1) da/du ad. [fruituak] mûrir (2)  da/du ad. [fruituak] dessécher ; confire (3)  da/du ad. [almibarretan egosi] baigner dans du sirop
    en (1)  da/du ad. [fruituak] to ripen (2) da/du ad. [fruituak] to dry (3) da/du ad. [almibarretan egosi] to preserve in syrup
    port (1) da/du ad. (Ipar.) [fruituak] madurar (2) da/du ad. [fruituak] caramelizar (4) da/du ad. (B) molhar-se; ficar ensopado

    Testuinguruan

    Ustezko paradoxa ez da horren paradoxikoa. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 11:21 pm on 2021/02/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    azpidatzi 

    1. du ad. azpidatzi, azpidatz, azpidazten. Film batean esaten denaren itzulpen edo transkripzio laburtua irudiaren behealdean jarri. Film guztiak jatorrizko bertsioan eta azpidatzita eskainiko dira. || 2. iz. Azpititulua. Jatorrizko bertsioari azpidatziak gehituz. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    ad. [azpidatzi] : azpititulatu

    iz. [azpidatzi] : azpititulu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. subtítulo (2) ad. subtitular
    fr (1) iz. sous-titres (pl) (2) ad. sous-titrer
    en (1) iz. subtitle (2) ad. subtitle
    port (1) iz. legenda (2) ad. legendar

    Testuinguruan

    Teknologiaren bidez, azpidatziak automatikoki sortu daitezke. [Heraldabide, adimen artifiziala euskal hedabideen zerbitzuan jarriko duen proiektua, Urtzi Urkizu (Berria.eus, 2021-02-05)]

     
  • Maite 9:47 pm on 2021/02/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    xangre 

    iz. Ipar. Minbizia.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    xangre. sangre , xankre (L, BN, S ap. Lh; Urt IV 126, Hb), txankre (Lar).
    Cáncer. “Zaratán, min bizia, txankrea” Lar. v. minbizi. Tr. Documentado en textos septentrionales desde Haraneder. Presuna batek izanen du kanzer bat edo sangre bat besoan. He Phil 217 (SP 215 xamarra). Halako jendeen hitza xankre bat bezala baratxe-baratxe irabaziaz doha. He 2 Tim 2, 17 (Lç gangrená, TB, Dv, Ol, BiblE minbizia). Haren xankrea ideki zen, et denbora gutirik barnean izigarriki hedatu zen. Birjin 608. Gau-erditan, burura heldu zaio: Xangrea duela zintzurrean! Bai, xangrea! Ez zen bertzerik! Xangrea eta bere pipatzeak emanikako xangrea! Barb Sup 34. Badakizu zer eritasun izigarria den odol-xuria, zonbaitek odolaren xankrea erraiten baitiote. Herr 27-11-1958, 1. Xangriaz jana, bilintzi-balantza dabila Roosvelt, gizonkiaren orde, izaitekotz gizonaren itzala. SoEg Herr 27-5-1965, 1. Erresuma jorienetan ere gelditzen dira, xangre batzuen pare, beren zuzena ardietsi ez duten herrialdeak. Othoizlari 1967 (n.º 48), 12. Griña asko aipatu dituzte, oro xangre handienak, familiari kalte egiten diotenak. Herr 20-5-1971, 3.
    XANGRE-BELAR (-belhar L, BN, S ap. Lh; Hb). “Dentelaire” Hb.

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.

    [minbizia]: minbizi, bizien Bizk., kantzer g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) (Med.) cáncer
    fr iz. (Med.) cancer
    en iz. (Med.) cancer
    port iz. (Med.) câncer, cancro

    Testuinguruan

    Ustezko paradoxa ez da horren paradoxikoa. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2000)]

     
  • Maite 10:09 pm on 2021/02/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    nahiera 

    iz. Nahia, desira, gogoa. Nola gizonen nahierak hain aldakorrak diren. Askotan ipini ohi dituzte herriek beren nahierako lege berriak. || nahieran adb. Nahierara. Ahokotik zaldia, lematik ontzia, nagusiak nahieran darabil guztia. Ministerioaren diru bereiziak nahieran erabili zituen, eta arrasto ugari utzi zituen bidean. || nahierara 1 adb. Gogara, erara. Ik. nahieran. Mana gozoa biltzea asko zuten, nahierara bazkatzeko. Hona, bada, nahierara garbitua aipatu dugun auzia. 2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Jauregi guztitik libre eta bere nahierara zebilen. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    NAHIERA. v. NAHIRA. > NAHIRA (SP), NAHIERA.

    a) (Precedido de gen.). (Plegar(se), traer, dejar, estar supeditado… ) a la voluntad de; (estar, actuar…) según la voluntad de, el deseo de, al gusto de, al agrado de. “Bere nahira baizen, sinon selon sa vol[onté]” SP. v. nahitara, nahiara.

    Tr. Documentado en autores septentrionales desde la primera mitad del s. XVII hasta principios del s. XX, en todos ellos bajo la forma nahira(t) . Al Sur se encuentra en Inza, Iraizoz, Etxaide y Villasante, que emplean la forma naiera .
    [Arimari] gorputzarekin oraiño iuntatzeko desira / geldi zaio, harik ekhar dadin bere nahira. EZ Man I 45. Ezkontzeko heldu bazaik bihotzera desira, / konpli ezak Elizama sainduaren nahira. Ib. 19. Izatu gutizia lohirik edo pensamendu desonestik zeure nahira; ian sobera edo gastatu friandizan. Hm 196. Jainkoaren nahira erremetitzea. Gç 84. Nahi dut ikhas dezazun gauza guziak ene nahirat uzten […] errankizunik batere gabe. Ch III 56, 1. Beldurrez zure nahira gauzak izateak eroraraz zaitzan orguilleriarat. Ib. 30,4. Haboro konbeni zaizü […] phenez borogatiak izan ziteien, eziez oro zien nahiala bazüntie. Mst III 30, 4. Hitzunzikeriei beharriya bere nahirat paratzen dioena, hetan partalier egiten da. Mih 65 (v. tbn. 47). Jainkoaren nahirat eztagon eta Jainkoak nahi duena on hartzen eztuena […]. Dh 234. Semea, erresinazione oso batekin Aitaren nahira zagola. Jaur 361s. [Zeren] gizon prestua eroria baitago bethi Jainkoaren nahira. Dv Lab 4 (v. tbn. -(r)en nahirat erori en Lg II 209 y Laph 17). [Khorpitzak ardüra] arima bere nahiala plegatzen dü. Ip Hil 53. Eta jaun ta erregetzat artu ezkeroz […] ez gera beartuak egongo aren borondate edo naiera egoteko? Inza Azalp 139. Lübürüsko huntan […] ekarten dügün aipaldiak behar zükian agertü gure nahiala, diala urte parrasta bat. Const 13. Yesus bereala yartzen da Yainkoaren naiera. Ir YKBiz 425n. [Beltranek] ikaragarrizko etorria zun eta bere naiera ari ezkero etzan konturatzen denbora aurrera zijoanik. Etxde AlosT 16. Itxaropen oro galdurik sekula bere nahira erakarri ahal izanen zuela orain. Mde HaurB 39. Auzi au gure naiera zuritu dezagunean, Lapurdi aldera […] joango gaituk. Etxde JJ 118. Leun-leun, borondatez aldatu azten zun eta azkenerako bere naiera ekarri. Ib. 69. Zerbait ikasia den gizonak badaki ezkontza eztela iñoiz eta iñun ezkontideen naiera egon. Vill Jaink 158. Zeruko Jaunak bere dei gozoz / otsegin zizutenean, / Aren naiera jarri ziñaten / apaltasun otxanean. Olea 251. Guk borondate onik ez dugu ordea, / gurekoikeriaz bai bihotza betea, / gure nahirat hesten diogu atea. Xa Odol 251. Euren maizterrak nagusiaren naira autarkia emotera beartu naiizaten zituen etxe Jaubeak izaten ziran. Etxabu Kontu 63. (nahietarat) Amak, Erramunen gogoa aiseago bere nahietarat moldatu zuen. JEtchep 60. (nahi guzietarat). Erortzen naiz ene nausi dibinoaren nahi guzietarat. Mih 48 (v. tbn. 98).

    b) A placer. “Nahira (BNc), a gusto” A. Kotxian juanera / eta etorrera, / berdiñ bazkaltzera, / guzia naiera. Olea 77. Jan ere naiera, / mudatu jazkera, / semeei karrera, / lanik ez zartzera. Ib. 218.

    Sinonimoak: iz.

    [nahia]: borondate, desira, gura, nahi, nahikari, nahikunde, desirkunde Ipar., desio Heg., agiantza L-BN, nahikida g.e., nahitasun g.e., opa g.e., nahikun Bizk. g.e., aiho Zub. g.e., olde Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. voluntad, deseo, ganas; capricho, antojo
    fr iz. volonté, désir, envie, convenance
    en iz. will, wish, desire; whim
    port iz. vontade, desejo; capricho

    Testuinguruan

    Pertsonen nahierak hain aldakorrak dira… #gaurkohitza

     
  • Maite 10:43 pm on 2021/02/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    sorgin-gurpil 

    iz. Gurpil zoroa. Bortizkeria sorgin-gurpil honi geldialdi bat emateko (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [gurpil zoroa]: gurpil zoro (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. círculo vicioso; [la]/[una] pescadilla que se muerde la cola
    fr iz. cercle vicieux
    en iz. vicious circle
    port iz. círculo vicioso

    Testuinguruan

    Zero COVID: sorgin-gurpiletik ateratzeko proposamena. [Ana Galarraga, berria.eus (2021-02-02)]

     
  • Maite 11:10 pm on 2021/02/01 Permalink | Reply  

    ubarroi 

    iz. Itsas hegian bizi den hegaztia, lumadi ilunekoa, ahatea baino handiagoa eta murgilean ongi egiten duena (Phalacrocorax sp.).  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ubarroi. (G, AN-gip), uharroi (H). Ref.: A; Arzdi Aves 166; SMuj EAlde 1917, 210. “Oiseau maritime palmipède: cormoran” H. “Cormorán, cuervo marino” A. “(Phalacrocorax cristatus)” Arzdi Aves 166. “Eskualdeka itsas-belea bezala erranen diote uharroia, ubarroia edo bolboriña” Dass-Eliss GH 1925, 237. “Ubarroi […], cormorán grande” MItziar Txoriak 11. UBARROI-BOLBORIN. “(Phalacorcorax aristotelis), cormorán moñudo” MItziar Txoriak 12.

    Sinonimoak: iz.

    [bolborina]: bolborin (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) ´
    fr iz. cormoran
    en iz. cormorant
    port iz. cormorão

    Testuinguruan

    Bestalde, Errobi ibaiaren ur berdoztetan ubarroiak eta arrantzaleak ikusi ditut, eta mendi hegaletan haritz, gaztaina, sahats eta urkiak. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel