Updates from ekaina, 2021 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:56 pm on 2021/06/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    zerki 

    iz. g.er. Gaia; izaki baten funts aldaezina. Zer direnetan lau zerki agertzen omen dira: ura, airea, sua eta lurra. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 zerki. Elemento; sustancia. Animaren belarritik sartzen dan itzaren xixtu au, zerki bat danez gañera, egien eta ixilgordeen agertzea darama berekin. Or QA 181. Zentzu bakoitza, berari dagokion zerkiari edo zergauzari luzaro erne egon ezkero. Ib. 130. Ez-iakin ni, gaitza gorpuzki zala ziduridan, ez nolanaiko zerki. “Non solum aliqua substantia” . Or Aitork 118. Kezka oro galdu nuan alare zerki ustel-ezin dan artaz. “De incorruptibili substantia” . Ib. 183. Maria Birjiñagandik olako zerkirik etzitekela iaio nedukan. “Naturam” . Ib. 119. Edonoiz […] buruan ditugu ta ain zuzen, buruan iraultzen dugunaren noraezeko zerkia (elementua) omen dugu. Zait Plat 59. Zer diranetan lau zerki agertzen omen dira, ura, eguratsa, sua ta lurra. Ib. 78.

    2 zerki.Una cosa regular. Zerki jan du, ha comido una cantidad regular (G-to)” Or Eusk 1926 (3-4), 45.
    Odolez ba du zerki orduko ixuria. “Ha despedido bastante sangre” . Or Eus 136.

    Sinonimoak:

    [zerki] : gai, osagai (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. elemento, parte constitutiva de algo; objeto, cosa
    fr iz. élément, partie constitutive de quelque chose; objet, chose
    en iz. element, constitutive part of something; object, thing
    port iz. elemento, parte constitutiva de algo; objeto, coisa

    Testuinguruan

    Unibertso hori makina perfektu bat zen, non ere munduko zerki eta zerkitxo bakoitza pieza bat baita, bere lekutxo jakinean finko, denak dena mugatuz eta denak denari eutsiz, dena lege aldaezin eternalek kudeatua. [Volksgeist – Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi (Elkar, 2007)]

     
  • Maite 11:19 pm on 2021/06/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    otzara 

    iz. Bizk. Otarrea, saskia. Bisigu eder bat zekarren otzaran. Buruan otzara banarekin. Galtzarbean itsasorako otzara zuela. Gizonak otzara estalkia jaso eta ogi zatia eman dio mutilari. Asto otzarak.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    otzara. 1. (V; Lar in Aq 1333, Mg PAbVoc , Añ (V), Izt 109r, Dv (V), H (V); -ea det., Añ (V); -ia det., Izt), otsara. Ref.: A; Iz ArOñ; Etxba Eib; Holmer ApuntV; EAEL 142; Elexp Berg. Cesto. “Cesta, cesto” , “canasta”, “banasta” Añ. “Cesto en general, zarea, otzaria, propiamente cesto en que se conduce el pan” Izt 24r. “Ozarea [sic, sin duda por otz-] (Gar), panier” H. “Cesta de mimbre” Etxba Eib. v. otarre. Kizkiaz… otzarara. “Con el garabato… al cesto” . RGA 18. Gero [eskutaak] isten ditube otzaran kukustuta. Mg PAb 139. Iminten da lurra edo autsa otzara baten. Ur Dial 116 (It y Dv saski, Ip zare). Umeari eragiten / otzara zarrean. Azc PB 234. Buruen otzara banagaz. A BGuzur 123. Ezin iasorik euren otsara astunak. Ag Ioan 109. Txalopa barruko arrañ, otzara, soka ta tresna guztiakaz batera. Ag Kr 89. Saski zarrak eta otzare zulatuak berritzen. ‘Les corbeilles rompues et les paniers troués’ . Or Mi 4. Josteko-otzara bat bere artazi ta aril […] ta enparau gustijekaz. Kk Ab II 37. Ara non ikusten dauan antzar lokea otzara andi baten barruban. Otx 138. Asto-otzarak ez egozan utsik. Erkiag Arran 55. Besigu eder bat ekarran otzaran. Bilbao IpuiB 43. Nai dogun salneurrian / otzarak saldute. BEnb NereA 123. Lau edo bost saltzaille egongo ziran, bakotxa otzara andi bana erroskaz. Etxabu Kontu 87. Zelan isten ninduen otzara baten zapi batzukin, lo egin nagian. Gerrika 16. v. tbn. Echta Jos 72. Ort Oroig 38. Enb 97. Laux BBa 108. 2. “(V-ger-arr-oroz-m), quesera, cestito para hacer quesos” A. 3. (V-arr ap. Ibarra Dima ).
    Recipiente cuadrado de flejes para hacer la masa de pan.

    Sinonimoak: iz. Bizk.

    [otarrea]: otarre, saski, zare Ipar./Naf., esporta Naf., zestera g.e., zesto Heg. beh., banasta Heg. g.e., xexto Gip. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (B) cesto; canasta
    fr iz. panier
    en iz. basket
    port iz. cesto; canasta

    Testuinguruan

    Arotzaren etxean otzara aulki. (Esaera zaharra)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel