iz. Berri aldizkaria.Berripaperak hamaika herritako informazioa jorratuko du zortzi orritan.(Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
berripaper. Periódico. Irakurri duzu berri papera? –Eztut irakurri berri papera. “La gazette” . Urt Gram 507. Gero, egunkari ta gañerako berri paperak ain dira gezurti… Lab Egan 1964 (1-6), 125. Ibaiari so berripaper saltzailea / hitz ezezagunen hiztegi bati bezala. BAtx Etiopia 46.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
esiz. periódico; hoja informativa friz. journal, feuille d’information eniz. newspaper; information sheet port iz. jornal
Testuinguruan
Senarrak ia ordubete eman zezakeen berripaper bat esku artean zuelarik, eta gero beste bat aukera zezakeen eta albiste berberei jirabiraka jarrai zezakeen jakin-min izpirik galdu gabe. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)]
ad. burgestu, burges/burgestu, burgesten || 1da/du ad. Burges bihurtu, burgesen moldeak eta ohiturak hartu. Ezkondu eta burgestu. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Klase burgestuak. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
burgestu. (PMuj), burjestu (-zt- SP). Convertir(se) en burgués; aburguesar(se). Ta nire Kristo hau / minero beltza zen, / zeren gaur harotzak / burgesturik dauden. Azurm HitzB 32s.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es ad. da/du ad. convertir(se) en burgués, aburguesar(se) fr ad. s’embourgeoiser en ad. to become bourgeois, adopt middle-class ways port ad. aburguesar-se
Testuinguruan
Azkenean, erabat burgestu zen, edo hori esaten zuen aitak behintzat. [<//jokoa.com>, Gemma Lluch / Antton Olano (Erein, 2002)]
1 kondo. (V, G ap. A ; Lar, Añ, H (V, G)) “Deshecho , sobra, residuo” Lar. Residuo” Añ. “Reliquia, resto” A. v. kondar. Ekusten du etsaiak ordu arteraño berea izan duala bekataria, eta atzeneko bizitzaren kondoan kontu egiten ezpadio iges egin lekiokela. AA III 573. Pekatu eta leenagoko bizi dongien kondo edo erlikijak. Astar I 237. Kendurik sakramentu onek pekatuben kondor [sic] eta erlikijak. Ib. 237. Arrapatuko diezte beren gauzak nere erriko kondoak. Ur Soph 2, 9 (Dv ondarrek, Ol kondarrek). v. tbn. Ur Sap 13, 12. (Como segundo miembro de comp.). “Cabaco, el zoquete que sobra después de labrado el palo […] zurkondoa” Lar. “Arikondo (V-ger-ple), residuo de hilo” A Apend. “Kandelakondo, cabo de vela” A Morf 601. Etzakaz orregaitik kenzen gatx konduak. Astar I 237. Zapian bildutako apari kondoa Ramuntxori emanaz. Alz Ram 37. Bein ta bi ta irugarrenean ala egotzi zituan opilkondo guztiak. A EY II 454. Zigarro-kondoa leiotik bota eta lotara joateko asmoa artu eban. Bilbao IpuiB 151. [San Pedrok] emakume kondo baten berbiak bildurtuta, iru bidar ukatu eban Jesus. fB Ic III 94.
2. Extremidad. Eskuen eta oñen kondoak. Ur Iud 1, 7 (Dv muthur, BiblE behatz lodi).
3. “Chiquitín de casa en V y G” A Morf 13.
KONDO-KONDOTIK. De raíz, de cuajo. Oraingo aldijan gogaikarri litxakezan ipuin eta esakuna batzuk be kondo-kondotik atera ta kendu. Otx 6. Eskubak kondo-kondotik ebagittia irabazi eban orduban. Ib. 176.
2 kondo. 2 kondo . “Recatón de lanza, kondoa” Lar.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. resto, residuo (2) iz. extremidad fr (1) iz. résidu, reste (2) iz. extremité en (1) iz. waste, residue port (1) iz. resto, restante, resíduo (2) iz. extremidade
Testuinguruan
Hura ere paperez beterik dago, eta paperen ondoan tintontzia, luma jadanik kamustuak eta batez ere kandela-kondoak. [Gure Jerusalem galdua, Aingeru Epaltza, Elkar, 2013]
adj. Ipar. Harrigarria. Estonagarri da nola ez dizkiogun irekitzen begiak gauza horri. (Hiztegi batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
estonagarri. (H), estonigarri, estunagarri (S ap. Lrq ). Sorprendente, asombroso. “Étonnant” H. Estonagarri da, nula gizona seküla mündü huntan osoki alageratzen ahal den. Mst I 21, 1 (SP miretstekoa, Ch espantagarri, Ip estonatzeko). Ez da deus estonagarriagorik. Iraultza 109. Bainan ez da estonagarri primantzaz du prima hori. AstLas 69. Oiñbitakotan komun da […] / baiña laur atzetakotan guziz da estonigarri. Gy 127. Estonagarri da nola ez ditugun begiak idekitzen gauza horri. Elsb Fram 80.
HARI-HARITIK. Por un pelo, por poco. “Hari haritik harrapatu omen dute (hiltzorian zegoelarik) (G-azp)” Gte Erd 265. “Ari aritik atera zan bizirik (G-azp), […] ari aritik gelditu zan bizirik (G-azp)” Ib. 188. Ori jakinda, geuk be ari-aritik iges egin genduala konturatu giñan. Etxabu Kontu 57.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es adond. justo-justo, por los pelos, milagrosamente fr adond. difficilement, péniblement; de justesse, d’un cheveu en adond. by a hair, by a hair’s breadth, just about, by the skin of your teeth port adond. por um triz
Testuinguruan
Hari-haritik atera zen bizirik. (Elhuyar hiztegia)
Reply