mika

iz. 1. ZOOL. Korbidoen familiako hegazti paseriformea, 45 cm-rainokoa eta lumaje zuribeltz nabaria duena. Isats luzea, hego labur eta biribilduak eta moko luzea eta sendoa ditu. Omniboroa da eta oso arrunta, bereziki isurialde mediterranearrean (Pica pica).   2. MINER. Filosilikatoen azpiklaseko talde bateko mineral bakoitza. Oso esfoliaerrazak dira eta sistema monoklinikoan kristalizatzen dira. Naturan oso ugaria eta granitoaren osagaietako bat da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  iz.
[belearen familiako hegaztia] : lapurtxori, pika Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) urraca (Pica pica) (2) mica
fr pie (bavarde)
en magpie
port (ave) gralha

Entzun:

Hitzen faltan, adimena eta bihotza mutu dira, deus dira, eta, nahi eta behar duguna espresatuko badugu, hitz egokien bila gabiltzan mika harrapari izatera kondenatuta gaude hiztunok, areago letra jendea. [Mikak gara, Anjel Lertxundi (Hitz beste, Berria, 2013-06-20)]

mika (FlickrCC, Agustín Povedano)