argi-oilar

iz. ZOOL. Upupidoen familiako hegazti koraziformea, 30 cm inguruko tamaina duena. Mokoa beherantz kurbatuta dauka, lumajea arre-gorrixka eta hegoak lerro zuri-beltzez jantziak. Buruan luma zutikorrez osatutako motto bat dauka. Hegoak biribilduak dira eta hegan egitean tximeletek bezala astintzen ditu. Intsektuz eta zizarez elikatzen da (Upupa epops).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es abubilla, upupa (Upupa epops)
fr huppe
en hoopoe
port popa

Entzun:

Askotariko kanarioak, kantariak eta txistukariak; usapal diamante bat, koral-moko bat, masail-laranja bat; argi-oilar bat, esnea bezain zuria, garezurrean tente hiru luma hori argi zituena eta barrualdeko itsatsean, berriz, arrautza koloreko ukitutxo bat; turago musofago bat, gorputza more, mokoa laranja-kolore eta burua pinporta txikiz betea zuena: gorriminak atzean, horiak aurrean. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

argi-oilar (Wikimedia Commons)

Xerezaderen artxiboko ondorengo audioan, argi-oilarraren aipamena egiten da: Filomena eta Prokne, Ovidio.