matxarda

iz. (gehienetan pl.) 1. Elastikotasunez elkarrengandik urruntzera jotzen duten bi besoz osaturiko tresna, hatzez zanpatuz objektu txikiak eusteko edo hartzeko erabilia. 2. Bi beso giltzatuz osaturiko tresna, malguki baten indarrez elkartzen diren muturrez zerbait hartu edo eusteko erabilia. Arropa esekitzeko matxardak. 3. ZOOL. Zenbait artropodotan, bereziki krustazeoetan, hurbil daitezkeen bi pieza zurrunez osatutako gorputzadar atzilaria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  iz.
[bi hortzeko sardea] : aitzurrotx, bihortz, bihortzeko, horzbiko, sardeka Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[tenazas] : kurrika (bat.), orrika (bizk.), trukes, urkulu. (Labayru)
[pinza] : pintza ((Labayru)
[lenguaraz, criticón -a. ] : Gehienetan genero femeninoari jagoko.  (Labayru)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) (tresna) pinza (2) (euskarria) puntal (3) (sardea) horca [de dos púas] (4) tenaza (para abrir el erizo de la castaña) (5) Zool. quela; pinza (Elhuyar Hiztegia) / 1 iz. tenaza. 2 iz. pinza. 3 izond. lenguaraz, criticona. (5000 hiztegia)
fr (1) pince, fourche (2) Zool. pince
en (1) erreminta tongs; pliers (2) (arropa zintzilikatzeko) (clothes) peg (3) (depilatzeko) tweezers (4) (Zool.) claw
port (1) pinça (2) pontal, esteio (3) pegador

Entzun:

Eskuetara heltzen zitzaidan guztia hartzen nuen biltzeko: poxpolo-kutxak; lekak; azukre koxkorrak ere bai, eta ilea kentzeko amaren matxardak erabiltzen nituen horretarako. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Ez zen erraza ulertzea, esaten zuen hitz bakoitzean matxardak klaskatzen baitzituen. [Harry Potter eta sekretuen ganbera, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Izan ere, bi prenda haiek lehenago ikusiak nituen matxarda sorta bati lotuak, etxe barruko patioko arropa-esekitokian. [Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Urteak igarotzen dira, orain Pedro da, laster Filomena matxardaren alabarekin ezkonduta ikusiko dugu. [Eguzkipekoak, Pablo Sastre (Alberdania, 2003) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

matxarda (FlickrCC, Stoned59)

matxarda (mediateca.educa.madrid CC)

matxarda (Wikimedia Commons)

matxarda (Wikipedia CC)