lokotx

iz. 1. Morkotsa, gaztaina-oskola. 2. Aleak kendu zaizkion artaburua. • lokotx-bilketa. Ilaran jarritako lokotxak banan-banan bildu eta ilararen aurreko pilara biltzean datzan jokoa. Lehenen biltzen dituenak irabazten du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[morkotsa] : morkots, karlo Ipar., lakatz Bizk., mardots Zub.
[aleak kendu zaizkion artaburua] : txokor (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) erizo (de castaña)  (2) zuro, mazorca desgranada
fr bardane, teigne
en burr
port ouriço

Entzun:

Zuhaitzetik eroritako gaztaina baten lokotxa zeukan eskuan.

Jokoaren oinarria da, lokotxak, edo oskolak, saski batean biltzea ahalik eta denbora gutxienean. Lokotxak lerrotan jartzen dira elkarrengandik 1,25 metrotara. Horretarako, lehiaketa gunean parte hartzaile adinako saskiak jartzen dira, guztiak berdinak, 40-50 zm bitarteko diametroa eta 40-50 zm-ko altuerakoak.  [Lokotx biltzea, kirolae.blogspot.es]

lokotx (FlickrCC, Asier Sarasua)

lokotx

lokotx (FlickrCC, CIMMYT)