haitzurdin

iz. GEOL. Kaltzita edo dolomitazko kristal txikiz osatutako arroka metamorfikoa. Dentsitate eta erresistentzia handiak ditu. Eraikuntzan eta eskulturan erabiltzen da. Kolore desberdin asko izan ditzake eta identifikatzeko espeleologoa izaten da jatorria aipatzea: adib., Carrara-ko marmola (Italia). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘marmol’)

Orotariko Euskal Hiztegian:

aitzurdin, atxurdin (S sg. A; h- S ap. Lh).

Sinonimoak: iz.
[marmola] : harnabar, harrinabar, marmol, marbre Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es mármol
fr marbre
en marble
port mármore

Entzun:

Almandoz . (220 biztanle). Garai batean ustiapen garrantzitsua izan zen bertan, eta oraindik ere haitzurdin edo marmol harrobiak ustiatzen dituzte. Almandozko haitzurdinez apaindu zituzten esaterako Moskuko metroko hainbat tarte. Herrian aldaketak egiten ari dira orain, ikastola estreinatu berri dute, eta orain dorretxea berritzen ari dira. Almandoztik, NA-1210 errepidea hartuta, Belateko gainera joateko aukera dago. Bide osoa baso tartean egiten da. Gain hartan, Belateko Gaztelua izan zenaren arrastoak daude.  [Mendi artean sakabanaturik, Estitxu Zabala (Berria)]

haitzurdin (Wikimedia Commons)

haitzurdin (Wikimedia Commons)