ezproi

iz. 1. Zaldia akuilatzeko metalezko pieza, zaldunak orpoan lotzen duena. 2. Itsas labar edo pareta bateko irtengunea. 3. ZOOL. Hegaztien hanketako ezproiitxurako hezurrezko prozesua, edo beste hainbat animaliaren antzeko egitura. 4. BOT. Lore-organoen (sepaloen eta petaloen) oinaldean kanporantz kokatuta dagoen luzakina, nektarontzi gisa diharduena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  iz.
[zaldia akuilatzeko metalezko pieza]: aztal g.e., orkatz, ezten, kiri (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Labayru Ikastegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) [zaldi, etab.i eragitekoa] espuela (2) (Bot.) (Zool.) espolón
fr (1) [zaldi, etab.i eragitekoa] éperon (2) [oilarrarena] ergot
en (1) spur [on rider’s boot]
port (1) espora (2) (de ave) esporão

Entzun:

“Bai, txirrin”, erantzun zidan jauzika, eta, ipurmasailak estutzea ezproi sartzea izan balitz bezala, bizkorrago ekin zion zamalkatzeari. [Gerezi Denbora, Inazio Mujika Iraola (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Kantatzen badakit, ez mintzatzen; ezproiak baditut eta ez naiz zaldizkoa [A EY III 393. ] (Orotariko Euskal Hiztegia)

ezproi (Wikimedia Commons)

ezproi (Wikimedia Commons)