futxo

(Ipar.) Harridura, haserrea, etab. adierazteko hitza. Anitz bihozmin bazuen, eta, futxo, deusik ezin egin! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian:

futxo (Lh).

(Interj.). “Futxo, diable!” Lh. v. arraio. Tr. Documentado en textos labortanos y bajo-navarros desde finales del s. XIX.  Serorak ere, soinekoz aldaturik bederen –ori nolazpeit futxo!– haizuko direla herrietarat itzultzera eta eskola emaitera? HU Zez 179. Ba eta futxo hala gertatu; sendatu gizona. JE Med 92. Bainan, futxo, lau mila libera ere ez dira artho-pean atzemaiten. Barb Sup 10. Urbiltzen zaio nexkatoari soberaxko, futxo! Zub 106. Amets tzar bat nuenetz nindagon lehenik, bainan, futxo! girixtino maiteak, holako ametsik ez da. Lf Murtuts 4. Badoatzi haurrak, etxez etxe, gauza biltzen […]. Eta futxo biltzen, biltzen. Herr 23-1-1958, 3. Ez futxo! Ni biziki untsa niz hemen. Othoizlari 1962, 484. Eta futxo, Diego Pereirak aments beraren kotsua hartu! Ardoy SFran 248. v. tbn. Ox 92. JEtchep 36.

(Uso adj., aplicado a personas). Ezkondu nahi futxo hura ere eta emazte-geiak buruan zuena ez araiz zangoan izaki… HU Zez 37. Halere futxo den bezalakoak etsai bezenbat adixkide baitu bazterretan, eta gehiago ere. JE Med 96.

Sinonimoak: iz.
[harridura adierazteko] : arraio! demontre! (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es interj. (Ipar.) ¡diablo(s)!, ¡demonio(s)!, ¡caramba!, ¡rayos!
fr diable !, mince !
en damn!, hell!
port diabo!, caramba!, puxa!

Entzun:

Gerla batean gaituk, futxo! [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

futxo (Gaurko hitza, CC)