lukurreria

iz. Maileguz ematen den dirutik gehiegizko korritua ateratzea; horrela jokatzen duenaren nolakotasuna.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[lukurantza]
lukuru, lukurantza Ipar., logreria Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es usura, interés excesivo, avaricia
fr usure
en greed; usury
port usura, avareza

Entzun:

Erlijio kristauak lukurreria debekatzen zuen. Hau da, dirua maileguan uztea interes baten truke. Juduek antzeko debekua zuten, baina zirrikitu batekin: baimenduta zuten kristauei maileguak ematea eta kobratzea. Horri esker, finantza zerbitzuetan trebatu ziren judu ugari. [Jatorri historikoen peskisan, Jon Fernandez – Ivan Santamaria (Ekonomia atzerako ispilutik (eta V))] (Berria.eus, 2014-08-24)

Oso arriskutsua zen, ordea, itsasoko bidea, askotan iruzurrez betea, eta ez zegoen lan-klase haietara prestatzen zen itsasontzi askorik; bestalde, hartan saiatzen ziren ontzi urrietako patroi batzuek, lukurreriak jota, gero eta diru gehiago eskatzen zuten bidaia-txartelagatik. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

lukurreria (Wikimedia Commons)