karnaba

iz. ZOOL. Fringilidoen familiako hegazti paseriformea. 12 cm inguruko luzerakoa da eta marra hori eta beltzez jantzitako hegoak eta marra zuri batez inguratutako aurpegi gorria du. Oso arrunta da eta kantu atsegina duenez kaiolatxori modura hazten da. Graniboroa da (Carduelis carduelis).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[karnaba] : kardantxilo, kardantxori, kardamiru (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Zool.) jilguero (Carduelis carduelis)
fr (Zool.) chardonneret
en (Zool.) goldfinch
port (pájaro) pintassilgo-europeu

Entzun:

Donna Tartten ‘Karnaba’ goraipatuaren pasarteak irakurri zizkion belarrira. Orduan konturatu zen ez zuela nahi bidaia hura amaitzea. Errazegi etsi zuten?

karnaba (Wikimedia Commons)