kalkulu-orri

iz. Kalkulu-orriak lantzeko aplikazioarekin sortutako dokumentua. Taula erakoa izaten da, eta gelaxketan datuak eta formulak eduki ditzake. (Euskalterm)

Wikipedian:

Kalkulu-orria zenbakizko datuekin kalkuluak egiteko editore espazialduna da. Aurrekontuak, fakturak, grafikoak… egiteko prestaturiko bulegotika programa da. Kalkulu-orrietan errenkada eta zutabe ugariz osatutako taula edo matrizea dugu oinarri, non, zutabe eta errenkada bakoitzaren arteko intersekzioari gelaxka deituko diogun. Bakoitzak bere izena izango du; orri, errenkada eta zutabeen izenen elkarketaz sortua berau. Adibidez “D6”, itsasontzien jokoa bezala.

Gelaxkek 3 motako datuak eduki ditzakete.

  • Testu eremuak
  • Zenbakizko esanahia duten konstanteak: zenbaki osoa, data, ordua, moneta…
  • Formulak

(Jarraitu irakurtzen…)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es hoja de cálculo
fr feuille de calcul
en spreadsheet
port planilha

Entzun:

Kutxetako zuretik, kalkulu-orrietara igaro ziren ikurrak, eta, horrenbestez, merkataritzatik aljebrara erbesteratu. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

kalkulu-orri (Wikimedia Commons)