marruskadura

iz. 1. Marruskatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. FIS. Elkar ukitzen duten bi gainazalen arteko labainketari edo errodadurari kontra egiten dion indarra (R). Gainazalen zimurduren ondorioz sortzen da eta fenomeno makroskopikoa da. 3. MED. Perikardioa edota pleura hazita daudenean, auskultatzerakoan nabaritzen den hots anormala. • marruskadura estatiko. Gainazal bat beste batekiko higitzen hasteko gainditu behar den marruskadura-indar minimoa. || marruskadura zinetiko. FIS. Elkarrekiko higitzen diren bi gainazalen abiadura konstante mantentzeko gainditu behar den marruskadura-indarra. || marruskadura-bretxa. GEOL. Beste arroka batzuk txikitu eta elkarren arteko marruskadura gertatu ondoren sortutako arroka. || marruskadura-koefiziente (µ). FIS. Marruskadura-indarra (R) eta gorputzen arteko ukipen-indar normalaren (N) arteko zatidura. Marruskadura estatikoari dagokiona (µs) zinetikoari dagokiona (µk) baino txikiagoa izaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[marruskadura] : igurzte, igurtzi (Adorez  Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) frote, frotamiento, fricción (2) (Fis.) rozamiento; fricción (3) (Med.) roce
fr (1) friction, frottement (2) (Fis.) frottement ; friction
en friction
port (1) esfregação, fricção (2) (Fis.) atrito

Entzun:

Marruskadura handiagoa da hodi mehar batean zabal batean baino. [Giza gorputza lanean, John Lenihan / Irene Aldasoro (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Oinen azpian bada halako lur hutsaren bertigo bat, hartxintxar askeen marruskadura belarri ertzean, gaizki zigilatutako zementuaren sentipena, halako anklaje falta bat zutikakoaren bertikaltasunean. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Friction diagram (Wikimedia Commons)