izorra

1. izond. Haurdun dagoena. Emazte izorra. 2. iz. Haurdunaldia. Ene emazteak izorra gaiztoa du. • izorra handi. Haurdunaldian aurreratua dagoena. • IZORRA IZAN. Haurdun egon. Maria Solta da negarrez / izorra dela beldurrez. Izorra omen zara / ene arreba Juana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:
izorra adond. zah. [haurdun] haurdun, umedun, seindun Bizk., izorrarik zah.
izorra iz. g.e. [haurdunaldia] haurdunaldi, haurduntza, izorraldi zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

es embarazada, encinta; embarazo
fr enceinte, grosse [femme]
en pregnant; mother-to-be

Gustu handiz ikusiko ninduen horren ederra, horren gaztea, horren osasuntsua, denek zioten bezala, eta bereziki sustatuko zuen, ez dakit garbi nola adierazi, haren barrua ni izorra nengoela jakiteak. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi  (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)