pitxer

iz. 1. Buztinez, kristalez edo bestelako materialez egindako ontzia, lepoan sabelean baino estuagoa dena, bertan likidoak isurtzeko estugune apropos batez eta eskuleku batez osatua dagoena. 2. Ontzi honen edukia; bertan sar daitekeen likido-kantitatea. 3. Aurrekoaren tankera duen ontzia eta ornamentu gisa erabilia. 4. Bolumenunitate zaharra, bi litro baino pixka bat gehiago balio zuena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) suil, txarro, kankarro (2) azunbre, murko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

es jarra, jarro; jarra (contenido); azumbre
fr picher, jarre; pichet (contenu)
en jug, pitcher; jug, jugful (content)

Izkribuok deszifratzea da arazoa, amodioaren bidez maitearen txoko ezkutuetan sartzea, maitearengan kixkurtuta datzana destolestea, zurrukuttunarekin batasun jariakor bat osatzea, pitxer berera isuritako ur bilakatu biak. [Errua eta maitasuna, Markos Zapiain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

pitxer (FlickrCC, Alexadre Hamada)