belaki

1. ZOOL. Ehun eta organotan antolatu gabeko gorputza duen animalia ornogabe eta sesila. Gorputza poro, kanal eta barrunbez osatuta dagoen sistema konplexu batez zeharkaturik dago eta bertan ura mugiarazten duten zelula flagelatuak daude. Urak daramatzan partikulak iragaziz elikatzen dira. Gehienak itsastarrak dira eta Porifera filuma osatzen dute. 2. Delako animaliaren gorputza, garbiketan erabiltzen dena; material sintetikoz egindako kideko objektua.