laztan

1. iz. Maitasunaren adierazgarri den besarkada, musu edo fereka. Laztan estu bat eman zion. 2. iz. eta izond. Maitea, kutuna. Nire bihotzeko laztana. Adiskide laztana. 3. izond. (L) Pertsona garbi eta apaindua. • LAZTAN EMAN. Laztandu. Aitari laztan emanik, irten zen.
(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

laztan iz.
[besarkada]
besarka, besarkada, besarkaldi Ipar., orakada Bizk.
[musua]
muin, musu, musuka, pot Ipar., apa Bizk., ma haur., pa haur., apaka zah.
laztan izond.
[maitea]
kutun, maite, kuttun adkor., kario Zub. g.e.

Beste hizkuntza batzuetan: (Elhuyar Hiztegia)

es caricia, arrumaco, carantoña, mimo; abrazo, beso; amado, -a, querido, -a; aseado, -a
fr caresse, câlinerie; embrassade; cher, chéri
en caress, stroke, gentle touch; hug, embrace; dear, loved, beloved

Laztan bakar bat emango banizu, ezingo zintuzket utzi, infernuraino segituko nizuke. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

laztan (FlickrCC, papillon)