kera

(1) iz. Mota, itxura, tankera. (2) iz. Geldialdia, etenaldia. Kera bat egin. • kera-dei. MIL. Koartel edo kanpamentu bateko tropa ordu jakin batean isil dadin egiten den deia. Gerra-garaian edo setio-egoeran, jendea ordu jakin batean etxera joan dadin ematen den abisu edo deia (ordu horretan alerta-neurri bereziak hartzen dira eta elektrizitatea moztu egiten da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) mota, itxura, tankera, antz (2) geldialdi, etenaldi (3) mota, klase (4) asto (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

es apariencia, aspecto, traza; clase, especie; semejanza, parecido / detención, alto /
fr apparence / halte
en appearance / halt

“Egun atsegina izan ezazu”, nahiz eta honelako esaldietara ohiturik zegoen egon, zenbaitetan, pentsatzen jartzean, arrotz egiten zitzaizkion Josebari, kortesiazko usadio ihartuen kera hartzen zien, ilunabarretan batez ere. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)