aho(-)soinu

iz. aho soinu, aho-soinu Ahoz jotzen den musika-tresna txikia, metalezko egitura batean dituen mihi batzuk dardararaziz soinua ateratzen duena. Baserrietako mutil koskor mordoxka Madariagan biltzen ginen eta nik aho soinua jotzen nuen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

AHO-SOINU. a) Sonido del lenguaje. Egotzirik ortarako letra bakoitzari ots edo aosoñu bat bakarra beti. Aran Loyola 4 (ap. DRA). Ago-soiñurik ez baiña biotz-oiua du. “Verbis carnis et vocibus”. Or Aitork 244. b) “Ao-soñu (G, AN), beso; litm., música de la boca” A.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es(Mus.) armónica
fr harmonica
en harmonica
port (instrumento) harmônica

Gero, haietako batek, zaharrena bera, aho-soinua jo zuen, besteek, izter joka, kantatu egin zuten. [Azken gutuna, Vassili Grossman / Felipe Juaristi (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

aho(-)soinu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)