zirriparra

iz. Zarraparra, istilua, iskanbila. Sakristau zaharrak esan zuen zirriparra handiak ibili zituztela Frai Jose zaharrak eta mutikoak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zirri-parra (V, G), zirri-parre (V-gip). Ref.: A; Etxba Eib (zirri-parre); Elexp Berg.

I (Sust.).

1. Alboroto, enredo. “Alboroto, ruido confuso” A. “Tumulto, confusión, enredo. Ondoren izan zan zirri-parriak aukeratuta, al izan eban iges eittia” Etxba Eib. Sakristau zarrak esan zuan zirriparra andiak ibili zituztela Prai Jose zarrak eta ijito txikiak. Urruz Urz 107. Zeu ixan ete-zara, gero zirriparra onen asmatzallia? Otx 29. Ganorabako talde aren zirriparra ta joan-etorriak ikusita. Erkiag Arran 44.

2. Chirrido. Sisal sokari atera eraziz / sekulako zirriparrak, / bi orduko tirek aultzen zituan / aserako irriparrak. Insausti 114.

II (Adv.).

1. (V, G ap. A). “(Trabajar) a salga lo que saliere” A.

2. “(V, G), muy a la ligera, en un dos por tres” A.

Sinonimoak: iz. g.e.

[iskanbila]: ahakar, anabasa, birrinbili-barranbala, demanda, errieta, errietaldi, etiketa g.e. , gorabehera, iskanbila, istilu, kimera, lipizta, liskar, liskarraldi, mokoka, mokokaldi, tirabira, tirabirako, zalaparta, zaparrasta, aharra Ipar., eskatima Ipar., karmañola Ipar., kasaila Ipar., tarrapata Ipar., xaribari Ipar., astrapala Bizk., baraila Bizk., droga Bizk., lazka Bizk., ardaila Gip., matxetin Gip., sesio G-N, kalapita Ipar./Naf., bilaxka Zub., armonia beh., desditxa beh., matrikula beh., atarrapuzka g.e., ausiabartza g.e., liskarreria g.e., ahaka zah., ateleka zah., matraka Bizk. beh., okasio Gip. beh., haparka Ipar. g.e., despita Gip. g.e., biahore Ipar. zah., debadio Ipar. zah., disputa Ipar. zah., atralaka Bizk. zah., bilaka Zub. zah., arroitu Naf.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. alboroto, tumulto, enredo
fr iz. tapage, vacarme
en iz. racket, din
port iz. alvoroço, alvoroto

Unean-unean zirriparra gizentzen ari da, eta, klaseko lagun batzuk ni nagoen aldera datozela ikusirik, burua makurtzen dut. [Zorion perfektua, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zirriparra (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)