desberdintasun

1 iz. Berdintasunik eza. Ik. ezberdintasun. Gizarte desberdintasunak. Hizkerak tokien arabera azaltzen dituen desberdintasunak. 2 iz. Gauza bat besteetatik desberdintzen duen gauza; bi gauza edo gehiagoren artean dauden aldeen multzoa. Ik. alde1. Ez du desberdintasunik nabaritzen bi ardo moten artean. Zerutik lurrera dagoen desberdintasuna. 3 iz. Desberdina denaren nolakotasuna. Erritmo desberdintasuna. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

desberdintasun. (Urt II 124), desbardintasun (Añ, Dv, H), desbardintarzun. Desigualdad, diferencia, disparidad, heterogeneidad. Desbardintarzün handi bat da Jinkuak argitzen dian gizon debot baten zühürtziaren eta elizagizon jakitus […] baten jakit[i]aren artian. Mst III 31, 2 (SP, Ch, Echve diferenzia, Ip tregoa, Ol arte, Pi alde, Leon ozka). Konfesorerik Konfesorera dijoa desberdintasun edo diferenzia andia. Mg CC 133. Emendi aterako da zetan daguan Bizkaiko euskeriaren desbardintasuna. Mg CO VI. v. tbn. Gco II 264s. Ez da izango arrezkero beste desbardintasunik, justu ta pekatarijeena baño. JJMg BasEsc 265. Zerutik lurrerako desbardintasuna baño andijagua dago donzellatasuneko estadutik ezkontzakora. Ib. (ed. 1845), 221. Ze desbardintasuna Jesus ta nire artian daguana! Ur MarIl 104. Industrijaren eta komerzijuaren kontribuziñoia desbardintasunagaz bota zalako euki ditubezan kaltiak. (1866). BBatzarN 223. Zeren herri bateko goldea ez den hauzo herriko goldearekin bardina. Makhur handi bat heldu da desbardintasun hortarik. Dv Lab 57. Bereala […] medikua deitzen dezu, eta bereala konfesatzen etzera? Zertan dago desberdintasun arrigarri au? Arr May 95s. Greziatar jakintsuen erakutsietatik Jesukristo gure Jaunarenetara zeiñ desberdintasun aundia dagoan. Ag Serm 416 (ib. 399 desbardintasun). Eta deritxo ariña, pekatu ilgarriagaz daukan desbardintasunagaitik bakarrik. Itz Azald 155. Auteskundeetan be antzeko desbardintasuna izaten dan da. Etxabu Kontu 103. Guretzat ainitz erran nahi zuten [erakasle] heien desbardintasunek. Larre ArtzainE 193. Bukaerako desberdintasun hori berori (-oi(n) / -io / -u), euskalkiari dagokala. MIH 106. Bi soinuren arteko aldea eta desberdintasuna. MEIG VI 100. Irregularidad, relieve, desnivel.
Mendien goraberuntza seaska artako estalkien desberdintasuna zala. Arzac EE 1882c, 377.

Sinonimoak: iz.

[diferentzia]: alde, berdinez, berdineztasun, berdingabetasun, ezberdintasun, desberdintza g.e., diferentzia g.e., banaita zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (1) diferencia, disparidad, heterogeneidad (2) irregularidad, relieve, desnivel
fr iz. négalité, différence
en iz. difference; distinction; inequality; unevenness
port iz. diferença

Testuinguruan

Batasunean galtzen da desberdintasun guztia. #gaurkohitza