ohoratu

1 du ad. Ohore ekarri edo eman, begirune handiz tratatu; goraipatu. Jainkoa bakarrik ohoratu eta gurtu behar dugula. Aita-amak ohora itzazu. Apaiztasuna ohoratu duelako, izan da bera hil ondoan, handizki ohoratua. Euskal Herria ohora bedi, beti atxikiz euskara. Kristoren misterioak ohoratzen diren besta-egunetan. Frantziako bandera ohoratu dute, odol gorriz loreak egin dizkiote. Herria ohoratuko du bere bertuteez eta obrez. 2 du ad. Ipar. Egun gogoangarriez mintzatuz, gogoratu. Gerla Handiaren bururatzea ohoratuko da egun horretan. Meza nagusi kartsu batekin ohoratu ditugu urrezko eztei eder horiek. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad.

[ondratu]: ondratu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es du ad. honrar, ensalzar; venerar
fr du ad. honorer, vénérer
en du ad. to honour (Br); to honor (Am); to venerate
port du ad. honrar, salzar; venerar

Testuinguruan

-Zure presentziarekin ohoratu egiten duzu gure etxea, Kirxa jauna. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006)