zimurtu

1 da/du ad. Zimurrak atera, zimurrez bete. Soinekoa ez zimurtzeko. Zahartzean, ikara etortzen da, larrua zimurtzen da, ilea urdintzen da. Kopeta zimurtua du, bista laburtua. 2 da/du ad. (Esapideetan). Baratzeko lanari ere sudurra diote zimurtzen. Berehalaxe zimurtuko dizkigu ezpainak erdeinuzko nahi lukeen irribarre batez. Zuen poltsak zimurtuak daude, nagusiari eman diozuen azken arditerainokoarekin. 3 da/du ad. Zikoiztu, zekendu. 4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Bizkor atera zuen sakelatik gutun zimurtua. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[zimurrak atera]: izurtu, zimurdikatu Ipar., zimurkatu Ipar./Naf., aloztu g.e.    

[zikoiztu]: diruzaletu, zekendu, zikoiztu

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. arrugar(se), llenar(se) de arrugas (2) da/du ad. hacerse avaro, -a, volverse tacaño, -a, volver tacaño, -a, volver(se) ruin
fr (1) da/du ad. (se) rider, froisser, froncer (2) da/du ad. devenir chiche, devenir mesquin, -e ; devenir radin, -e
en (1) da/du ad. to wrinkle (2) da/du ad. to become mean/stingy/miserly
port (1) enrugar-se (2) tornar-se avarento, tornar-se mesquinho

Testuinguruan

Bizkor atera zuen sakelatik gutun zimurtua. (Hiztegi Batua)