turrustaka

adb. Isurkariez mintzatuz, ugari. Ik. purrustan; zurrutaka. Isurtzen dute ura ez xortaka, baina bai turrustaka. || Ezpain luzeetarik gezurra turrustaka aurtikitzen duelarik. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

turrustaka. (S ap. Lrq ; Hb, Dv, H). A borbotones, a chorros, abundantemente. “Mendia behera turrustaka jausten ziren urak, les eaux descendaient à torrent la montagne” Dv (s.v. turrusta). “Dirua derabila turrustaka, il manie l’argent à pleins mains” H (s.v. turrusta). “À torrents” Lrq. v. purrustaka. Fidel izan delakoz, graziarik abondantenak turrustaka jaitsiren dira hartara. MaiMarIl 97. Hibaiak ilkhi diren tokira bihurtzen dira, berriz ere turrustaka goateko. Dv Eccl 1, 7. Jo duelakotz harria, eta urak atheratu direlakotz, eta turrustaka bazterrak estali dituztelakotz. Dv Ps 77, 20 (78, 20 Ol turrustaka; v. tbn. Dv Cant 4, 15 thurrustaka). Hedoiek iduri dute uhaitz batzu direla, ixurtzen dute ura ez xortaka bainan bai turrustaka . Prop 1884, 180. Ezpain luzetarik gezurra turrustaka aurthikitzen dielarik. Othoizlari 1960 (n.º 23), 289. Gomitak igorriak zezkeien […]: arnoa turrustaka ixuri beharra zen… GH 1974, 60.

TURRUSTAKAZ. Harentako elizan othoitziak turrustakaz. SGrat 11.

Sinonimoak: adond.

[ugari]: turrustan, turrustaz Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es adb. a chorros, a cántaros
fr adb. à torrents, abondamment
port adb. a jorros

Testuinguruan

Isurtzen dute ura ez xortaka, baina bai turrustaka. (Hiztegi Batua)