pinpirin

iz. 1. Itxura apaina eta ibilera arina duen pertsona; apaina, dotorea, liraina (zenbaitetan zentzu gaitzesgarria izan dezake). 2. BOT. Ik. 1 pipil. 3. ZOOL. Ik. tximeleta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) apain, lirain, segail, txairo, panpots, galai, panpox, pertxenta, lerden, dotore, sotil, irtirin, zirats, txanbelin, kriket, lakrikun (2) tximeleta, pinpilinpauxa, inguma. (Adorez sinonimoen hiztegia)

Gogotik atzendua nuen aspaldiko gertaera hori, harik eta lehengo horretan, oso modan dagoen hondartza batean, emakume dotore, pinpirin, xarmant, maitagarri, begirunea zioten gizonez inguratu bat ikusi nuen arte. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta] (Ereduzko Prosa Gaur)