estakuru

iz. (Ipar.) 1. Akatsa. Arotzak dena gaizki egin eta zurak du estakurua! 2. Aitzakia, desenkusa. Apaizgaiak baizik hartzen ez dituztelako estakuruan, delako etxeek biltzen dute alabaina edozein. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) akats, huts, narrio, oker (2) aitzakia, akiakula, desenkusa, zuribide, aiko-maiko, apuko, eskusa, estalgune. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Liburudenda batera jotzeko asmoa nuen, eta gero, “Gure irakurleak oporretan” sailerako elkarrizketa posibleak estakuru, Anarekin elkartzekoa nintzen ostatu batean. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza] (Ereduzko Prosa Gaur)