egarri

iz. 1. Edateko beharra edo gogoa. Landare horrek egarria du, ur-premia du. 2. (hed.) Desio bizia, grinatsua. Aberastasun-egarriak eraginda. • EGARRI IZAN. Edateko beharra edo gogoa izan; nahi bizia izan. Zuzentasunaren gose eta egarri direnak. || EGARRIAK EGON. (Heg.) Egarri izan. Egarriak nago arratsalde osoan. || EGARRIZ EGON. Egarri izan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) edagale, edangura (2) desira bizi, aiher, irrika, irrikitasun, tintin (3) egarbera, egardun, egarti, egartsu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) sed (2) sed, ansia, deseo apetencia
fr (1) soif (2) envie, appétence
en (1) thirst (2) longing; thirst, thirsty; hunger; avid

Egarri denari ura eskaini, ogia gose denari. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Denak protagonismo gose, botere egarri. [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)