atalase

iz. 1. Sarrerako ate edo bao baten behealdeko eskaileramaila edo azala. 2. Atea, ate-ingurua. • atalase-maila. HEZK. Hizkuntza batean oinarrizko komunikazio-gaitasuna erdiesteko edukiak zehazten dituen maila.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) ateburu, atalburu, atalarri (2) atari, atarte, borta-aitzin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) umbral, tranco (2) umbral
fr seuil
en threshold

Halako bihotz estuasun batez atalase bat igaro eta handik aurrera bat-batean gizon zarenak. [Gerrako pilotu, Antoine Saint-Exupéry / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)