zipriztin

iz. (batez ere pl.) Likido batetik, bertara zerbait botatzen denean edo zerbaiten kontra jotzen duenean, ateratzen den tanta; tanta horrek beste zerbaiten gainean uzten duen arrastoa. Olio-zipriztinak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. pl.
[ziliporta]
ziliporta Ipar., zirta Sort. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es salpicadura, salpicón
fr éclaboussure, éclaboussement
en splash, spatter

Gerra, benetako gerra urrunen batean gertatzen zen, baina odol zipriztin ikaragarriak ailegatzen ziren geure ingururaino eta, negar egiten bazen, bakoitzak bere erreka aldera negar egiten zuen. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)