gelbera

iz. eta izond. Ahula; pertsonei buruz, geldoa, inozoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.
[ahula]
g.e. ahul, aloxo, argal, maiskar, makal, maskal, mehe, erkin Ipar., herbal Ipar., malet Ipar., mendre Ipar., kaden Bizk., meko Bizk., mengel Bizk., gelge Gip., debil Heg. beh., magalo g.e., entoil Ipar. g.e., enul Ipar. g.e., erpil Ipar. g.e., flako Ipar. g.e., flux Ipar. g.e., makar Bizk. g.e.
[(pertsonei buruz) geldoa, inozoa]
geldo, ilaun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) débil, endeble (2) sosaina, soso, -a; insulso, -a; insustancial, pasmarote
fr (1) faible (2) niais(e)
en (1) weak, feeble (2) dull, colourless person

Ortegarentzat ere kakoa mendebala kristautu izatean datza, hots, aszetismo kristaua germano ertarotarren oldarrari nagusitu zitzaionez gero hedatu den moral gelbera, ahul, melengan. [Euskal Herria krisian, Joxe Azurmendi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Leireren senarra gizon gelbera zen, geldo samarra, eta ez zuen ia arrastorik uzten inorengan.