belaunaldi

iz. 1. Guraso eta seme-alaben arteko ondoremaila bakoitza. 2. Bi ondore-mailaren arteko denbora-bitartea, batez beste hartua. 3. Adin bertsua duten edo garai jakin batekin lotzen diren pertsonen multzoa. 98ko idazle-belaunaldia. 4. Zenbait teknikatan, tresna baten eboluzioa edo garapena adierazten duen maila. Belaunaldiko ordenadorea. 5. BOT. Landare baten bizi-zikloan ager daitezkeen bi edo forma gehiagotako bakoitza, ugal-zelula mota batetik hasi eta beste batean amaitzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[gizaldia]
belaun, gizaldi, hazaldi g.e., sorraldi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) generación (2) ertirpe, linaje
fr génération
en generation

Gaur ohartu da zein garrantzitsua den lekukotasunak belaunaldiz belaunaldi hedatzea, badirelako gertakari haietaz jazko haizeaz bezala futitzen diren gazteak, baina baita ere, deus guti jakinik informazio gose daudenak. [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

belaunaldi (FlickrCC, by studio_juan)