ilunpe

iz. (askotan pl.) 1. Argirik edo argitasunik eza; iluntasun handia. 2. Ezjakintasun-, nahasmendu– edo ziurgabetasunegoera. • ILUNPETAN. 1. Argirik gabeko tokian. Zer ari zara hor ilunpetan irakurtzen? 2. Ezjakintasunean. Hizkuntzalaritza ilunpetan ibili da gehienetan bere oinarriei buruz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[argirik eza]
goibeldura, ilun, iluntasun, lainope, ilundura Ipar., goibel jas., goibeltasun g.e., ilundegi g.e., ilundi g.e., ilungo g.e., aizaro Naf. g.e. pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) tinieblas, oscuridad (2) tinieblas; oscuridad; ignorancia, confusión
fr (1) ténèbres, obscurité (2) ténèbres, obscurité, ignorance, confusion
en darkness, dark

Barruko ilunpe grisbeltzetik, leihoko argitasunaren kontra, Goioren buru ilegorri eta aurpegi zurbila antzematen da. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Ilunpe guztien gainetik ziurtasun naturalaren gogo-argiak bideratzen gaitu. [Gizakia maitagogoa da, Jenaro Garate (Jakin, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

ilunpe (FlickrCC, by Twistiti)