larderia

iz. (Ipar.) 1. Beldurra. Jainkoarenganako larderia. 2. Mehatxua. Batzuei mehatxua, besteei balakua; batzuei larderia, besteei lausengua. 3. Beldurra edo begirunea sortarazten duen ezaugarria; mehatxuz, indarrez edo bortxaz agintzen duenaren jokabidea. Legea bere larderia guztiarekin agertzen dutenak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Sort.
[beldurra]
g.e. beldur, beldurtasun, ikara, izu, izumen, izutasun, laborri, laztasun, sarrakio, izi Ipar., izialdura Ipar., laztura Ipar., lotsa Ipar., lotseria Ipar., zurkaitz Gip., latzikara jas., ikareri g.e., beldurkunde Ipar. g.e.
[mehatxua]
g.e. mehatxu, zemai, amenazo Heg. beh., keina g.e., dixidu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) miedo, temor (2) intimidación, amenaza (3) autoridad, respeto
fr (1) crainte, appréhension (2) intimidation, menace (3) respect, autorité
en authority, power; respect, regard; strictness

Zurbila eta liraina, gaztaina gorrizta iluneko ilea zuen, eta, niri iruditzen zitzaidanez, bere buruaz ziur zegoela adierazten zuen; bazuen larderia ematen zuen jarrera urrun bat.  [Suminez, Philip Roth / Nagore Tolosa (Meetok, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)