eskarmentu

iz. 1. Norberaren edota besteren esperientziaz, edo norbaitek ohartu izanaren ondorioz, hartutako desengainu edo abisua. Hurrengorako eskarmentu ederra jaso du gertatu zaionarekin. 2. Esperientzia. Gazte eta eskarmentu gabea haiz. • ESKARMENTUA HARTU. Zentzatu; aurretik behar edo nahi ez bezala gertatutako zerbaitetatik ikasi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Heg.
[ikasbidea]
g.e. aztura, ikasbide, jakinbide
[esperientzia]
esperientzia (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) escarmiento, lección, aviso (2) experiencia
fr (1) leçon, exemple (2) expérience
en (1) lesson (2) experience

Hurrengorako eskarmentu ederra jaso du gertatu zaionarekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Eskarmentu pixka bat badut nik kontu hauetan, eta zin egin diezazuket ez nukeela jakingo zuri zer aholku eman ikusten dudana hobetu dezazun. [Parmako kartusia, Stendhal / Jon Muñoz (Elkar/Alberdania, 2007)] (Ereduzko Prosa Gaur)