eskuin
1. iz. So egilearen bihotzaz bestaldeko aldea. 2. iz. Legebiltzarretan, lehendakariaren eskuinean esertzen diren biltzarkideen multzoa, alderdi kontserbadoreetako kideez osatua; politikan, alde ez-aurrerakoia, alderdi politiko kontserbadoreen multzoa eta korrontea. 3. iz. eta izond. Gorputz–adar batez egiten diren zereginetan, eskuinekoez trebeago moldatzen dena. Eskuina da ala ezkerra? • eskuin-pase. TAUROM. Eskuineko eskuaz burututako muleta-pasea. • ESKUIN ETA EZKER. Eskuinetara eta ezkerretara; alde guztietara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
eskuin adond. [eskuma] eskuma |
eskuin iz. [eskuineko eskua] eskuma Bizk. |
eskuin iz./izond. [eskuinaldea] eskoa Bizk., eskuma Bizk. |
eskuin izond. [eskuinaz baliatzen dena] eskuinti Ipar., eskumati Bizk. |
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) iz. derecha, lado derecho (2)Â iz. mano derecha, derecha (3) iz. derecha (Pol.) (4) izond. diestro, -a, que utiliza mejor la mano/pierna derecha (5) izond. (batez ere Ipar.) derecho, -a
fr (1) iz. côté droit (2) iz. main droite (3) iz. droite politique (Pol.) (4) izond. droitier, -ère
en (1) iz. (the) right; right-hand (2) iz. right hand (eskua) (3) iz. the right (Pol.) (4) izond. right-handed (pertsona)
Pentsakor, eskuin eskuaz kokotsa igurtzi zuen. [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Azken hauteskundeetan eskuinak irabaziko zuela esan zuten. (Elhuyar Hiztegia)
Reply